Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2811

EBAZPENA, 2011ko urriaren 11koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, LCI Burgos SL honako tresna hauen baimendutako erakunde (EMBE) izendatzen duena: txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnak eta konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnak.

Erref.: 01-OV-1012 (ANA eta OPA)

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2011ko urriaren 11n, Domiciano Alonso Díez jaunak, Laboratorio Calibración Insitu Burgos SL enpresaren izenean eta ordezkari gisa (helbidea: Merindad de Valdeporres kalea 11, Burgos), behin betiko baimenerako eskabidea aurkeztu zuen Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzan, konponketa nahiz aldaketen osteko egiaztapen- eta aldizkako egiaztapen-entseguak egiteko. Egiaztapen horiek aurreikusita daude ITC/3722/2006 Aginduan (azaroaren 22koa, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena), bai eta hemen aurreikusitakoak ere: ITC/3749/2006 Agindua, azaroaren 22koa, konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

Bigarrena.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde gisa izendatzeko, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu betiere. Horretarako, ENACen OC-I/243 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu zen 2011ko irailaren 2ko eranskin teknikoarekin batera, eta, horrenbestez, bidezkoa da eskatutako izendapena gauzatzea, behin betiko.

Espediente honi ebazpena emateko, beharrezko izango da honako hauek kontuan hartzea:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiten duten erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

2.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren (2009-09-24ko EHAA) 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna.

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– ITC/3722/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu II. eranskinean.

5.– ITC/3749/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu IV. eranskinean.

Adierazitako legezko aginduak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, honako hau

EBAZten DUT:

1.– LCI Burgos SL honako tresna hauen Egiaztapen Metrologikorako Baimendutako Erakunde (EMBE) izendatzea: txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnak eta konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnak.

2.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo da.

– Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Tresnak entseguak gainditzen ez baditu, zerbitzuz kanpo dauden tresnei dagokien etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinari jarraikiz, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

Dagokion egiaztapena egin ondoren, Laboratorio Calibración Insitu Burgos SL erakundeak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarrien bitartez. Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu arrunta:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu txertatua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

XX egiaztapena egiten den urtearen azken bi digituei dagokie.

3.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos SL enpresak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio zuzendaritza honi urtero.

4.– EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, Laboratorio Calibración Insitu Burgos SL enpresari 01-OV-1012 zenbakia esleitzen zaio.

5.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos SL erakundeak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio une oro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, azaroaren 22ko ITC/3722/2006 Agindua, azaroaren 22ko ITC/3749/2006 Agindua eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen.

6.– Izendapen hori 2012ko abenduaren 31n azkenduko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

9.– Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia izango da.

10.– Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

11.– Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Era berean, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion Ordezkaritzari. Gainera, 48 orduko aurretiaz, egin beharreko egiaztapenen berri emango zaio, mezu elektroniko edo fax bidez, jardun-eremuaren arabera dagokion Lurralde Ordezkaritzari.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

Yolanda López Fernández.


Azterketa dokumentala