Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2801

IRAGARKIA. Administrazioarekiko 471/11 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie CC.OO. Sindikatu Konfederazioak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 471/11 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren aurka. Honen bidez, irizpideak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan lanpostuak zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren bidez betetzeko, eta baita lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunaren bidez betetzeko irizpide orokorrak ere.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala