Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2797

EDIKTUA, familia-zuzenbideari buruzko 315/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Luz Dineyei Arenas Cuellar-en eskariz Fabio Andrey Velasquez Valenciaren aurka Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian familia-zuzenbidea dela-eta bideratu den seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurrietarako 315/11 prozeduran epaia eman da. Hauek dira, kopiatuta, idazpurua eta epaitza:

511/11 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.

Nik, Cristina Rodríguez Ruizek, Vitoria-Gasteiz eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko semearenganako neurrien gaineko 315/11 autoak. Alderdiak: Luz Dineyei Arenas Cuéllar, demandatzailea, Juan Usatorre Iglesias prokuradoreak ordezkatuta eta Mercedes Betrán Visús abokatuak lagunduta; eta Fabio Velasquez Valencia, demandatua, auzi-iheslaria. Erregearen izenean ematen dut ebazpen hau,

EPAITZA

Baietsi egiten dut Luz Dineyei Arenas Cuéllar andreak Fabio Velasquez Valencia jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, honako neurri hauek ezartzen ditut XXXXX XXXXX alaba adingabearekiko:

1.– Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot, eta guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

2.– Bisita-erregimen bat ezartzen da, zein honako une honetan hasiko baita aplikatzen: Fabio jauna noiz jartzen den kontaktuan adingabekoarekin edo Luz Dineyei andrearekin, orduantxe.

– Txandakako asteburuetan, ostiralean ikastetxetik ateratzen denetik, igandeko 20:00ak arte, eta amaren etxean entregatu beharko du; lehenengo asteburua aitari dagokio.

– Gabonetako oporrak bi zatitan. Lehenengoa, ikastetxean bukatu eta hurrengo egunetik hasita abenduaren 31ko eguerdira arte, eta bigarrena, une horretatik eskolak hasteko bezperara arte. Urte bakoitietan, aitari dagokio lehenengo zatia; eta urte bikoitietan, ordea, amari.

– Aste Santuko oporren erdiak, lehenengo opor-egunetik ostegun santuko eguerdira arte, eta egun horretatik eskolak hasteko bezperara arte; lehenengo zatia aitari dagokio, urte bakoitietan.

– Udako oporrak, uztaila eta abuztua. Urte bikoitietan, aitari uztaileko lehenengo hamabostaldia eta abuztuko lehenengo hamabostaldia dagokio; amari, ordea, bigarren hamabostaldiak dagozkio. Lehenengo zatia aitari dagokio, urte bakoitietan; amari, ordea, urte bikoitietan.

3.– Elikadura-pentsioa: 100 euroko pentsioa ezartzen da. Ordainketa hileko lehenengo bost egunetan egin beharko da, amak horretarako izendatutako kontu-zenbakian; zenbateko hori KPIaren arabera eguneratuko da urtero, urtarrilean, eta lehen eguneratzea 2013ko urtarrilean 1ean egingo da.

4.– Ezohiko gastuak: bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte, adostu ondoren, eta halakorik ezean, baimen judiziala jaso ondoren.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 35 031510. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fabio Andrey Velasquez Valencia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako abenduaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala