110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2560
IRAGARKIA. Honen bidez jakinarazten da esleitu egin dela Euskal Trenbide Sareko Donostia - Hendaia trenbidea osatzen duten ondasunen mugaketa administratiboari buruzko espedientea izapidetzeko laguntza-zerbitzua.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Euskal Trenbide Sareko Donostia-Hendaia trenbidea osatzen duten ondasunen mugaketa administratiboari buruzko espedientea izapidetzeko laguntza-zerbitzua.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko martxoaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 52. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 185.000 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2012ko maiatzaren 14a.
b) Kontratista: Sorlur Consultores, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 119.386 euro (BEZik gabe).
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 16 hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen denetik aurrera.
6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Bilbao, 2012ko maiatzaren 21a.
Idazkari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.