110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2557
EDIKTUA, betebeharrei buruzko 255/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 255/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Amunarriz.
Demandatua: Janos Papics.
Gaia: betebeharrak.
Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:
EPAITZA
Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut. Horrenbestez, Janos Papics demandatua aipatu erakundeari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 13.959,10 euro; % 17,25eko tasan itundutako interesak, hain zuzen ere mailegu-kontua –zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita– itxi eta hurrengo egunetik, hau da 2010eko urtarrilaren 20tik, zorra erabat ordaindu arte sortutakoak; eta prozedura honetan sortutako gastuak.
Janos Papics demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.