110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2555
EDIKTUA, 1692/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1692/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banque PSA Finance Holding Sucursal España.
Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.
Prokuradorea: Carnicero.
Demandatua: Segurtasun, S.L. eta Jose Cueto Perez.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horren gainean, epaia eman da, 2012ko otsailaren 23an. Hau dio epaitzak:
Baietsi egiten dut Carnicero Santiago prokuradoreak Banque PSA Finance Holding, Sucursal España-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Segurtasun, S.L.ren eta José Cueto Pérez jaunaren aurkakoa. Ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki honako hauek ordaintzera: zortzi mila laurehun eta berrogeita hamar euro eta hogeita hiru zentimo (8.450,23); kontratuaren 6. baldintza orokorrean hitzartutako berandutze-interesak, 2010eko apirilaren 6tik sortutakoak; eta eragindako kostuak.
Segurtasun, S.L. eta Jose Cueto Perez demandatuen egungo egoitza non dagoen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.