Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2551

EDIKTUA, ebasketa-falta bategatik bideratutako 46/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Javier García Carrerak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 46/11 falta-judizioan epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

282/11 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 12a.

Instrukzioko epaile-magistratu M.ª Ángeles Filloy Rubiok jendaurreko ahozko judizioan ikusi eta entzun du 46/11 falta-judizioaren auzia, kalte-falta bat dela-eta bideratutakoa. Hauek dira alderdiak: salatzailea, Ander Laespada Aguirre; salatuak, Angel Jose Alario Iranzo eta Antonio Oscar Casaña Garcia. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Maula-falta baten egile eta erantzule direnez gero, Angel Jose Alario Iranzo eta Antonio Oscar Casaña Garcia kondenatzen ditut, bakoitza, 40 egunez eguneko 6 euroko kuota ordaintzera.

Ezarritako isuna ordaindu ezean, bere borondatez edo premiamendu bidez, erantzukizun penal subsidiarioa izango du. Erantzukizun horren arabera, bi isun-kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzean, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

Erantzukizun zibila dela eta, NH Palacio Oriol hotelari 300,43 euro ordaindu beharko diote, elkarrekin eta solidarioki, eta, legezko interesak, PZLren 576. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dituzte.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ediktu hau ematen dut, Barakaldon (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 27an, jasota gera dadin, gaur egun bizileku ezezaguna duen Antonio Oscar Casaña Garciari epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala