Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

VISESA
2072

LEHIAKETA. Eraikuntza-proiektuak idazteko eta obra-zuzendaritzetarako kontratuen lizitazioaren iragarkia.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Visesaren Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

– 1. lotea: 014/2012/C02/G-40.

– 2. lotea: 015/2012/C02/B-80.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Jarraian azaltzen diren fase eta sustapenei dagozkien lan fakultatiboak egitea:

– 014/2012/C02/G-40 espedientea, 1. lotea: Eibarko Egazelai sektoreko R-1 lursailean egingo diren babes ofizialeko 62 etxebizitzaren, eranskinen eta horri lotutako urbanizazioaren sustapeneko obren aurreproiektuaren, oinarrizko proiektuaren eta egikaritze-proiektuaren idazketa, baita obra horien helbidea, ikuskapena eta azken ziurtagiria ere.

– 015/2012/C02/B-80 espedientea, 2. lotea: Getxoko UE 37-1 Venecianoseko B eta C lursailetan egingo diren babes ofizialeko 46 etxebizitzaren, eranskinen eta horri lotutako urbanizazioaren sustapeneko obren aurreproiektuaren, oinarrizko proiektuaren eta egikaritze-proiektuaren idazketa, baita obra horien helbidea, ikuskapena eta azken ziurtagiria ere.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

Proiektuak idazteko fasean lanak egikaritzeko finkatu den epea lizitatzailearen eskaintzan jasotakoa izango da, eta deialdiaren baldintza teknikoen pleguan ezarritako hasiera– eta amaiera-epeei eutsi beharko die eskaintza horrek.

Kontratu bakoitza egikaritzeko epe partzialak:

Eskaintzek ezin izango dituzte gainditu fase bakoitza osatzen duten dokumentu guztiak idazteko eta aurkezteko gehieneko epe partzialak; hona hemen epe horien zerrenda:

1. fasea: 12 aste.

2. fasea: 12 aste.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehieneko zenbatekoak ere:

014/2012/C02/G-40, 1. lotea:

Ereduzko aurrekontua: 400.000 euro (BEZik gabe).
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 1. fasea):120.000 euro.
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 2. fasea): 120.000 euro.
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 3. fasea): 160.000 euro.

015/2012/C02/B-80, 2. lotea:

Ereduzko aurrekontua: 315.000 euro (BEZik gabe).
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 1. fasea): 94.500 euro.
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 2. fasea): 94.500 euro.
Gehieneko zenbatekoa (BEZik gabe, 3. fasea): 126.000 euro.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefax: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 21a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Fidagarritasun tekniko eta profesionalari dagokionez, honako hau da eskatzen den gutxienekoa:

1) 1. lotea:

– Gutxienez 60 etxebizitzaren obra proiektatu eta/edo zuzendu izana.

– Etxebizitza Babestuen sustapenen obra 1 proiektatu eta/edo zuzendu izana.

– 30 etxebizitzatik gorako sustapen baten obra proiektatu eta/edo zuzendu izana.

2) 2. lotea:

– Gutxienez 50 etxebizitzaren obra proiektatu eta/edo zuzendu izana.

– Etxebizitza Babestuen sustapen baten obra proiektatu eta/edo zuzendu izana.

– 20 etxebizitzatik gorako sustapen baten obra proiektatu eta/edo zuzendu izana.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1. fasea:

1) Epeak hobetzea (06).

2) Lanen norainokoarekin zerikusia duten gainprestazioak (14).

3) Sustapenaren helburuak betetzea (20).

2. fasea:

1) Eskaintza ekonomikoa (35).

2) Arkitektura-proposamena (25).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko ekainaren 4a. Ordua: 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B.1» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharreko epea: 3 hilabete.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Eguna: 2012ko uztailaren 10a.

e) Ordua: 10:00etan.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2012ko apirilaren 16a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 16a.

VISESAko zuzendari nagusia,

TOMAS IGNACIO ALONSO SANZ.


Azterketa dokumentala