90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 5 orri.)
- EPUB (378 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2068
IRAGARKIA, 2012ko martxoaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, ondorengo zehaztutako instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko dena: Mondragón-Santa Agueda 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikoitza) Mondragón AE eta Fagor Ulgor BAE tartean eta eginiko haren deribazioek ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasun zabalkuntza Arrasate udalerrian.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia-San Sebastián).
– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.
– Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-113.
– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2011ko abuztukoa, industria-ingeniari tekniko Eduardo Miguelez Pérez jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.
– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Arrasate udalerria.
– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 9.380,30 euro.
Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabalkuntzaren ondorioetarako.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostia-San Sebastián-go Easo kaleko 10. zk.n dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.
Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 20a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.