Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2066

LEHIAKETA. IRAGARKIA, Eustatena, kapital sozialari buruzko 2012ko inkesta sozialaren informazioa bildu eta horren oinarrizko tratamendua egitea helburutzat duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 15/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espedientearen zenbakia: 15/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: kapital sozialari buruzko 2012ko inkesta sozialaren informazioa bildu eta horren oinarrizko tratamendua egitea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2012ko otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zenbakia.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta hogeita bost mila (225.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko apirilaren 4a.

b) Formalizatze-eguna: 2012ko apirilaren 10a.

c) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamar (173.250) euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 17a.

Eustateko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala