90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2064
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 79/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 79/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Amilibia.
Demandatua: Ion Triguero Azpilicueta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman da, 2012ko martxoaren 7an. Hauek dira xedapenak:
EPAITZA
Kutxak Ion Triguero Azpilicuetaren aurka aurkeztutako demanda legeriarekin bat datorrenez, onetsi egiten dut. Beraz:
Ion Triguero Azpilicueta kondenatzen dut Kutxari 3.684,27 euro ordaintzera tronkoarenak; zenbateko horren itundutako % 17,25ekoak interesak (txartelaren kontratua), kreditu kontua itxi zenetik (2011-01-19) demanda aurkeztu zen artekoak (2011-02-03). Demanda aurkeztu zenetik epaiaren egunera arte, itundutako % 17,25eko interesa sortuko da, eta epaiaren egunetik ordainketa guztiz egin arte, PZLko 576. artikuluko legezko interesa. Prozesuko kostuak ere berak ordainduko beharko ditu.
Ion Triguero Azpilicueta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2012ko martxoaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.