Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2063

EDIKTUA, 54/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 54/11 prozedura arrunta bideratu da Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Walter Gabriel Lopez Alvaradoren aurka, judizio arruntari buruz. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

176/11 EPAIA

Epailea: Israel Perez Soto.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Walter Gabriel Lopez Alvarado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Walter Gabriel López Alvarado jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bost mila zortziehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita hiru zentimo (5.888,63); mila eta berrogeita hamasei euro eta laurogeita hamalau zentimoko (1.056,94) interes hitzartuak; eta ebazpen honetan ezarritako moduan sorrarazitako interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta, halaber, haren aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb-ren 455. artikulua). Aurkaratutako ebazpena eman duen auzitegiaren aurrean aurkeztuko da apelazio-errekurtsoa, hogei eguneko epean, delako ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoa prestatzeko, apelatzaileak honako hauek adieraziko ditu: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb-ko 458. art.).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 00 0054/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Walter Gabriel Lopez Alvarado demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala