Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2062

EDIKTUA, banaketa zehaztugabearen egintza baten gainean bideratutako 2289/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 2289/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Francisco Javier Blanco Marcos eta Agustin Linazasoro Usabiaga

Abokatua: Sabin Zabaleta Irazabalbeitia eta Sabin Zabaleta Irazabalbeitia

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria y Alberto Iguaran Telleria.

Alderdi errekurritua: Fernando Daniel Soldavini.

Gaia: banaketa zehaztugabearen egintza bati buruzko judizio arrunta.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da 2012ko urtarrilaren 30ean. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

33/12 EPAIA

Jaun/andreak:

Yolanda Domeño Nieto.

Teresa Fontcuberta De Latorre andrea.

Felipe Peñalba Otaduy.

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarrean.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren 2. Sekzioak, beherago zehaztutako jaun/andreez osatuak, ikusi ditu Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegian bideratutako prozedura arrunteko auto zibil hauek (PZL 2000 404/2009), apelazio-izapideetan baitaude. Francisco Javier Blanco Marcosek eta Agustin Linazasoro Usabiagak (apelatzaileak - demandatzaileak) eskatuta bideratu dira auto hauek (prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria; letratuta: Sabin Zabaleta Irazabalbeitia), honako hauen aurka: Fernando Daniel Soldavini (apelatua - demandatua), Fernando Castro Mocoroa prokuradoreak ordezkatuta, eta Miguel Martin Zarco letratuak lagunduta; jarraian adierazten diren jaun/andreen jaraunspen jasogabea: Cirilo Lasa Odriozola, Juan Jose Lasa Odriozola, M.ª Asuncion Lasa Odriozola, Josefa Francisca Odriozola Arostegui, Juan Bautista Odriozola Arostegui eta Juana M.ª Odriozola Arostegui (auzi-ihesean dauden demandatuak); eta Jose Antonio Lasa Otaegui (amore eman duen demandatua). Hori guztia bideratu da aipatu Epaitegiak –2011ko martxoaren 30ean– emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoari jarraiki.

EPAITZA:

Ezetsi egin dugu Francisco Javier Blanco Marcosek eta Agustin Linazasoro Usabiagak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2011ko martxoaren 30ean emandako epaiaren aurkakoa. Errekurtsoa ezetsita, beraz, osorik berresten dugu aipatutako ebazpena, bertako erabaki guztiei eutsiz. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, aipatutako apelatzaileei ezartzen dizkiegu.

Gure epai honen bitartez, behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Demandatuen (Cirilo Lasa Odriozola, Juan Jose Lasa Odriozola, Maria Asuncion Lasa Odriozola, Josefa Francisca Odriozola Arostegui, Juan Bautista Odriozola Arostegui eta Juana Maria Odriozola Arosteguiren jaraunspen jasogabeak) egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala