Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2061

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 12koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariak, 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 14ko EHAA; 196. zenbakia), berritu egin zuen Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena.

Ospitaleak batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du; horrenbestez, kontuan harturik Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzekoaren, 3. eta 7. artikuluak (1994ko urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia), eta 579/2009 Dekretua, azaroaren 6koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko Paola Andrea Patiño Vega kidea.

Bigarrena.– Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea M.ª Mercedes Yagüe Asensio, Medikuntzan lizentziaduna.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka –ez du administrazio-bidea amaitzen– interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaieke Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 12a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

José Asua Batarrita.


Azterketa dokumentala