90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
2057
AGINDUA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Mobil Arte Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onetsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Ikusi da –eta aztertu– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2012ko otsailaren 29an, fundazioaren lehendakari Jesús María Martínez Ochoa jaunak izenpetutako eskari bat sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistroan, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko zena.
Eskariarekin batera, fundazioaren izena aldatzeko eskritura publikoaren kopia eskuetsi bi eta fotokopia bat aurkeztu dira; eskritura publiko hori, hain zuzen, 2012ko otsailaren 15ean, fundazioaren patronatuko lehendakari Jesús María Martínez Ochoa jaunak egiletsi zuen, Bilboko notario Francisco Regalado Marichalar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 185).
Aipatutako eskritura publikoarekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu da, patronatuak 2012ko otsailaren 15ean egindako bilerari buruzkoa, eta Alberto Ranedo Fernández idazkariak, lehendakariaren oniritziaz, 2012ko otsailaren 15ean emana. Bilera hartan, bertaratutakoek aho batez onartu zuten fundazioaren izena aldatzea, bai eta, horren ondorioz, estatutuetako 1. eta 3. artikuluak ere.
Ziurtagirian, aipatutako artikuluen idazketa berri osoa jasotzen da.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak egindako izendapen-erreserba erantsi egin zaio eskritura publiko horri. Erreserba horrek egiaztatu egiten du ez dagoela inskribatuta izen hori bera duen beste fundaziorik.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu dute, eta ondoren, erabaki-proposamena eman. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatu manuak eta aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onarpena ematea Mobil Arte Fundazioaren Estatutuetako 1. eta 3. artikuluen aldaketari. Hala, aldaketa horren ondorioz, fundazio hori, aurrerantzean, Fundación Bilbao Diseño fundazioa deituko da.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskrituran jasota dago zein diren aldatutako artikuluak. Eskritura 2012ko otsailaren 15ean egiletsi zuen fundazioaren patronatuko lehendakari Jesús María Martínez Ochoa jaunak, Bilboko notario Francisco Regalado Marichalar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 185).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Fundación Bilbao Diseño fundazioari bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.