Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2056

AGINDUA, 2012ko martxoaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Sopelanako (Bizkaia) «Ander Deuna Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzan unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloan unitateak kentzeko baimena emateko dena.

Sopelanako (Bizkaia) «Ander Deuna Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da, non baimena eskatzen baita Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (2010eko martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2012-2013 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko, eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gutxitzeko:

Kode zenbakia: 48007776.

Izen espezifikoa: «Ander Deuna Ikastola».

Titularra: Ander Deuna Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Gatzarrińe 47.

Udalerria: Sopelana.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 kentzea.

– Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostukoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate. Edukiera:

● 3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostu, unitateko.

● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostu, unitateko.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Batxilergoko modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak»; edukiera: 4 unitate eta 140 ikaspostu.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, baliogabetu egingo da emandako baimena.

3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala