84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
FGM, S. COOP.
1953
IRAGARKIA, Danona, S. Coop. eta Coinma, S. Coop. kooperatibek bat egiteari buruzkoa.
Sozietate Anonimoen Legearen 79.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da Danona, S. Coop. kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia egin zela 2012ko martxoaren 15ean, eta Coinma, S. Coop. kooperatibaren Ezohiko Batzar Nagusia 2012ko apirilaren 3an, non bi kooperatibak bat egiteko akordioa hartu baitzuten, kooperatiba berri bat osatuz (FGM, S. Coop.). Bat egiteko balantzeak ere –2011ko abenduaren 31n itxitakoak– onartu zituzten, zeinek, hala behar izanez gero, kooperatibetako kontuen kontu-hartzaileek egiaztatutakoak izango baitira, bat egitearen proiektura egokituz, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2012ko martxoaren 2an gordailatutakora, hain zuzen ere. Bi kooperatibak –Danona, S. Coop. eta Coinma, S. Coop.– likidaziorik gabe desegin dira eta ondare guztiak blokean transferitu dira titulu unibertsalez FGM, S. Coop. kooperatiba osatu berrira.
Euskadiko Kooperatiben Legeko 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banatzeko eskubidea izango dute zatiketaren aurka bozkatu duten kooperatiba bietako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek, administratzaileei idazki bat bidaliz, berrogei eguneko epean, batzar nagusietako erabakien azken iragarkitik aurrera.
Bat egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek zatiketaren aurka egiteko eskubidea dute. Zatiketaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben 4/19993 Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Azpeitia, 2012ko apirilaren 10a.
Danona, S. Coop. kooperatibako Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
JOSÉ MARÍA GARATE URDAPILLETA.
Coinma, S. Coop. kooperatibako Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
BEATRIZ LECIÑANA LASARTE.