Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1949

IRAGARKIA, Cesareo Jiménez Borjak 2012ko otsailaren 6an egindako eskabidea dela-eta hasi den 3710/12 espedientean emandako Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Norbere Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman du 2012ko otsailaren 8an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion aipatu ebazpenaren aurka, Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.

2.– Interesdunak eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko martxoaren 22a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

Joseba BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala