Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
1947

IRAGARKIA, EAEko elementu ozeano-metereologikoen zaintza, jarraipena, kontrola eta kudeaketa egiteko zerbitzua gauzatzeko administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: M-013/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: M-013/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: EAEko Ozeano- eta Meteorologia-elementuen zaintza, jarraipena, kontrola eta kudeaketa.

c) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurehun mila (400.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko urtarrilaren 26a.

b) Formalizatze-eguna: 2012ko otsailaren 15a.

c) Kontratista: Fundación Azti-Azti Fundazioa.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hirurogeita hamaika mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita bat zentimo (371.827,41).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 20a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala