Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1945

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 267/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 2679/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Amunarriz.

Demandatua: Isaac Benneh.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren xedapenak/epaitza honako hauek baitira:

EPAITZA

1.– Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez Guadalupe Amunarriz Agueda epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta auzi-ihesian den Isaac Benneh honako hauek auzi-jartzaileari pagatzera kondenatzen dut: tronkoaren lau mila zazpiehun eta hogeita bi euro eta 13 zentimo (4.722,13); eta interesak, urteko % 17,250eko interes nominalekoak, tronkoaren honako zenbatekoenak (datak zehazten dira):

– Tronkoaren 4.722,13 euroko zenbatekotik 972,23 euroko zenbatekoa, 2010eko urtarrilaren 27tik ordainketa guztiz egin artekoa dena; betiere PZLeko 576 artikuluan zehaztu interesen arabera.

– Tronkoaren 4.722,13 euroko zenbatekotik 3.749,76 euroko zenbatekoa, hau da, 2010eko urtarrilaren 10etik ordainketa guztiz egin artekoa dena; betiere PZLeko 576 artikuluan zehaztu interesen arabera.

2.– Kostuak Isaac Benneh-ek ordaindu beharko ditu.

Epai hau ez da irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1959 0000 13 0267 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Isaac Benneh demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena epaitegiko iragarkien oholean ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko martxoaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala