84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1944
EDIKTUA, 142/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut:
142/2012 falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:
Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko otsailaren hogeita batean.
Nik, Borja Llona Garciak, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 142/12 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honako hauek izan dira alderdiak, fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Hassane Ibene, Xandra Vergara Carretero eta Ariane Rodríguez Rodríguez. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:
Zigor Kodeko 623.1 artikuluko ebasketa-falta bat egiten saiatzeagatik, adinez nagusia izan eta U545827 identifikazio zenbakia duen Hassan Ibene (Akader eta Bouain-en semea eta 1985eko abuztuaren 9an jaiotakoa) kondenatzen dut une oro lokalizatua egotera eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Epaia jasota gera dadin eta berau Hassane Ibeneri jakinarazteko –egun non dagoen ez baitakigu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko martxoaren zortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.