Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1943

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzeari buruzko 818/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 818/10 prozeduran epaia eman da (ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak). Irune Pangua Alvarezek eskatuta hasarazi du prozedura, Gaspar Alfonso N´dongo Riveroren aurka, neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzeari buruz. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

261 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako apirilaren zazpia.

IZO: 48.02.2-10/009494 Prozedura: 818/10 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Irune Pangua Alvarez.

Abokatua: Jon Andoni Uria Garcia.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Alderdi demandatua: Gaspar Alfonso N`Dongo Rivero.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik (Familia), ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 818/10 autoak. Auto horiek, Martínez prokuradoreak –Uria letraduak lagundutako Irune Pangua Álvarezen izenean eta ordez– aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira, auzi-ihesean den Gaspar Alfonso N`dongo Riveroren aurka. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Partez baiesten dut Irune Pangua Álvarezen ordezkariak Gaspar Alfonso N`dongo Riveroren aurka aurkeztu duen demanda. Horregatik, bien alaba XXXXXri dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzea. Guraso ahala, berriz, guraso biek izango dute.

– Alabaren alde, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzen diot aitari. Pentsioa aurretiaz ordainduko du aitak, hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan, amak hartarako izendatzen duen kontuan; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan zainpean jarri beharko da. Errekurtsoa prestatzerakoan, dirua zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta jarduketei erants bekie, eta sar bedi jatorrizkoa Epaien Liburuan.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gaspar Alfonso N`Dongo Rivero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala