Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
1942

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 3koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2011ko abenduaren 21ean, 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (Hedabideak deialdia). Agindu hori, 2011ko abenduaren 29n argitaratu zen EHAAn.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera era honetan arautzen du aipatutako Aginduaren 15. artikuluak:

15. artikulua.– Balorazio-batzordea.

(...)

2.– Balorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria edo haren ordezkoa.

c) Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria edo haren ordezkoa.

d) Foru Administrazioek izendatutako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

e) Euskararen Aholku Batzordeko kide bat.

f) Euskarazko hedabideen arloko aditu bat.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.

h) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.

Bigarrena.– Honako hauek dira 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 15.2 xedapenaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:

a) Begoña Muruaga Laca, Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena. Ordezkoa, Patxi Martínez de Marigorta, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

b) Iván Igartua Ugarte, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria. Ordezkoa, Xabier Zabaltza Pérez-Nievas, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aholkularia.

c) Igor Marín Ochoa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria. Ordezkoa, Pedro Lasaga Iñiguez, Kultura Saileko prentsa aholkularia.

d) Gotzon Egia Goienetxea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuko burua. Ordezkoa, Joxean Amundarain Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntza Ataleko burua.

e) Elisabete Larrinaga Artetxe, Euskararen Aholku Batzordeko kidea.

f) Jose Inazio Basterretxea Polo.

g) Edurne Basoa González, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna. Ordezkoa, Araceli Díaz de Lezana, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuaren arduraduna.

h) Jose Miguel Odriozola Mujika, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Azken honek, idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 3a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


Azterketa dokumentala