Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
1941

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2011ko abenduaren 21ean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (IKT deialdia). Agindu hori, 2011ko abenduaren 30ean argitaratu zen, EHAAn.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera honako era honetan arautzen du aipatu aginduaren 13. artikuluak.

13. artikulua.– Balorazio-batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko Balorazio-batzorde bat osatuko da

2.– Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

a) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Foru administrazioetako hizkuntza politikaren ardura duten sailetako teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo bere ordezkoa.

c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako EBPNren jarraipenerako arduraduna, edo bere ordezkoa.

d) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna edo bere ordezkoa.

e) Euskararen Aholku Batzordeko kide bat.

f) IKT alorreko aditu bat.

g) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikari bat edo bere ordezkoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren Balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.

Bigarrena.– Honako hauek dira 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 13.2 artikuluaren arabera izendatutako Balorazio-batzordeko kideak:

a) Iván Igartua Ugarte jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, batzordeburu izango dena. Ordezkoa, Begoña Muruaga Laca andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria.

b) Gotzon Egia Goienetxea jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuburua. Ordezkoa, Joxean Amundarain Iturrioz jauna, Euskararen Normalkuntza Ataleko burua.

c) Ane Crespo Calvo andrea, hizkuntza plangintzaren arduraduna. Ordezkoa, Edurne Basoa González andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna.

d) Araceli Diaz de Lezana Fernandez de Gamarra andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna. Ordezkoa, Igor Goirizelaia Ziardegi jauna, Kultura Saileko Informatika Zerbitzuko koordinatzailea.

e) Jokin Gorozika Bidaurratzaga jauna, Euskararen Aholku Batzordeko kidea.

f) Iratxe Esnaola Arribillaga andrea, IKT alorreko aditua.

g) Elene Etxezarreta Etxeberria, hizkuntza plangintzako teknikaria, eta Batzordeko idazkaria. Ordezkoa, Jone Aboitiz Legarra andrea, hizkuntza plangintzako teknikaria.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 2a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


Azterketa dokumentala