Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1938

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Ofyde Formación, S.L. entitatea, «Fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino beheragokoa duten ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.

Esp.–zk./Gaia: SEG/02012.

AURREKARIAK

Bat.– Ofyde Formación, S.L., entitatearen ordezkaritzak 2012ko urtarrilaren 9an eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, «Fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino beheragokoa duten ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzekoa, hain zuzen.

Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza honako hau izanik: Lehendakari Agirre etorbidea, 11-8. (48014) Bilbao.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru.– Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2012ko otsailaren 21ean ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara (San Andres auzoa, 17 Arrasate/Mondragón 20500), «Fagor Electrodomésticos, S. Koop.» enpresaren jabetzapean direnak.

Lau.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako buruak aldeko txostena eman zuen 2012ko otsailaren 21ean, Ofyde Formación, S.L. aitortutako erakunde gisa onartzeko.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.– Ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak, gas fluordunen merkaturatze, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituenak, 8.2 artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.

Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Lau.– Halaber, egiaztatuta geratu da Ofyde Formación, S.L. delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; bere instalazio horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egonda.

Bost.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ofyde Formación, S.L., entitatea, baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan: «Fluordun hozgarrien kopurua 3 kg baino beheragokoa duten ekipoen manipulazioa».

2.– Entitatearen espezialitate berria hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0102.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Entitate honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

6.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute Aitortutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 1a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala