Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1937

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2012ko otsailaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, giza eskubideen «Rene Cassin» saria deitzeko eta arautzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Giza eskubideen «Rene Cassin» saria deitu eta arautzen du Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko otsailaren 22ko Aginduak (2012ko apirilaren 19ko EHAA, 77. zenbakia), eta goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

2. artikuluan, 2012/1759 (4/1) orrialdean, euskarazko bertsioko 2. paragrafoan,

Honako hau dioenean:

«Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko merezimendu erakutsi duen pertsonari edo pertsonei emango zaie deialdi honetako saria. Saria ohorezko aipamen batek, aintzatespen publikoak eta 16.550 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute».

Honela esan behar du:

«Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko merezimendu erakutsi duen pertsonari edo pertsonei emango zaie deialdi honetako saria. Saria ohorezko aipamen batek, aintzatespen publikoak eta 12.000 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute».


Azterketa dokumentala