Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1932

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 28koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Ainara Arnoso Martínez andrea «Gizarte Psikologia» jakintza-arloan, Isusko Ordeñana Guezuraga jauna «Zuzenbide Prozesala» jakintza-arloan eta Maider Larrañaga Eguilegor andrea «Gizarte Psikologia» jakintza-arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horietarako deialdia 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko EHAA).

Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA) batzordea osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatua plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreaordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua uztailaren 15eko EHAAn); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta.

Errektoreak erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea:

– Ainara Arnoso Martínez andrea (NAN: 44153962-B). Kodea: AGC8L1-D00109-9. Jakintza-arloa: «Gizarte Psikologia». Saila: «Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia». Ikastegia: Psikologia Fakultatea, Donostia. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Programazio Psikosoziala: Gizarte Zerbitzuak eta Komunitatea» eta «Taldeen Psikologia».

– Isusko Ordeñana Guezuraga jauna (NAN: 78873256-T). Kodea: AGC8L1-D00160-8. Jakintza-arloa: «Zuzenbide Prozesala». Saila: «Zuzenbide Publikoa». Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea, Donostia. Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Zuzenbide Prozesala».

– Maider Larrañaga Eguilegor andrea (NAN: 15260491-Z). Kodea: AGC8L1-D00109-3. Jakintza-arloa: «Gizarte Psikologia». Saila: «Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia». Ikastegia: Psikologia Fakultatea, Donostia. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Erakundeen eta Lanaren Psikologia» eta «Taldeen Psikologia».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioa egin aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesdunak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Leioa, 2012ko martxoaren 28a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2011-02-25eko Ebazpena (2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala