Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1931

EDIKTUA, administrazioarekiko auzietako 705/07 errekurtsoaren ondoriozkoa, non epaia eman baita, 35/2007 Dekretua partzialki indargabetuz (otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B.1 lanbide-taldeko osasun-arloko profesionalen lanbidearen garapena arautzen duena).

SATSE Erizaintzako Sindikatuak administrazioarekiko auzietako 705/07 errekurtsoa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioaren eta Osasun Sailaren otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren aurka (2007ko martxoaren 23ko EHAA, 59. zenbakia), zeinen bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B.1 lanbide-taldeko osasun-arloko profesionalen lanbidearen garapena arautzen baita. Epaia eman da 2011-07-07an, eta irmoa da. Epaitza:

«Partzialki onartzen da administrazioarekiko auzietako 705/07 errekurtsoa, SATSE Erizaintzako Sindikatuaren ordez eta izenean Epaitegietako prokuradore Yolanda Etxebarría Gabiñak aurkeztutakoa, hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B.1 lanbide-taldeko osasun-arloko profesionalen lanbidearen garapena arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren aurka. Eta, ondorioz, honako hau deklaratzen dugu:

Lehenengoa.– EK-ko 234. artikuluaren arabera, ez da bidezkoa judizio aurreko kuestioa aurkeztea.

Bigarrena.– Jurisdikzioaren kontrolpean jartzen den xedapen orokorraren 2. artikulua zuzenbidearekin bat datorrela deklaratzen dugu, hain zuzen ere hirugarren oinarri juridikoan adierazitako moduan interpretatuta.

Hirugarrena.– Aurkaratutako dekretuaren 8.3 artikuluko tarteki bat indargabetzen dugu: «Nolanahi ere, lor daitekeen puntuazioa lanaldi arrunt eraginkorrari buruzkoa dela ulertuko da».

Laugarrena.– Prozesu honetan aurkaratu diren gainerako alderdiei dagokienez, jurisdikzioaren kontrolpeko xedapen orokorra zuzenbidearekin bat datorrela deklaratzen dugu.

Bosgarrena.– Ez dira errekurtso honetan sortutako kostu prozesalak berariaz ezartzen».

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2011ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala