74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1710
EDIKTUA, 1465/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta honako hau dio, hitzez hitz:
43/12 EPAIA
Judizioaren gaia: kontratuz kanpoko errua.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.ren ordezkaritzak Djalo Braimaren eta AXAren kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatuek modu solidarioan 813 euro ordaindu beharko dizkiote auzi-jartzaileari. Kopuru horrek epai honen bigarren oinarri juridikoan aipatutako interesak sorraraziko ditu, eta kostuak alderdi demandatuari berariaz ezarriko zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziaz.
Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen testigantza egin beharko da autoei eransteko.
Djalo Braima demandatua non bizi den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluak betez, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.