Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1308

IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehazten diren zehapen-espedienteak irekitzeko Segurtasun Sailburuordetzak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, espedientea aztertu eta bere defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, eta, hala baderitzo, prozeduran zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko. Espedientea eskuragarri du helbide honetan: Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Epe horretan zehapen-prozedura hasteko ebazpenaren gainean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, beraz, azkenean zehapen-ebazpena ematen bada, horren aurretik bete beharreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko da.

Erandio, 2012ko otsailaren 29a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala