Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1307

IRAGARKIA, Rachid Sarsri jaunak 2011ko irailaren 28an egindako eskabidea dela-eta hasi den 3517/11 zenbakiko espedientean, Segurtasuneko sailburuordeak emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Interesdunak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du Segurtasuneko sailburuordeak, 2012ko urtarrilaren 27an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa aurkez dezakezu, Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena eman duenaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko otsailaren 13a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala