55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1304
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 616/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Judizio horretan epaia eman zen 2012ko otsailaren 3an; honako hau da bere epaitza:
Bidezkoa da XXX XXX XXX adingabearen inguruan honako neurri pertsonal eta ondarezko hauek hartzea:
– XXX XXX XXX adingabearen babesa eta zaintza amaren esku uztea, eta guraso-ahala bi gurasoen esku.
– Aitak 300 euro ordaindu beharko ditu hilabetean, bere semearen alde, eta Estatistikako Institutu Nazionalak eta beraren ordez diharduen erakunde autonomoak ezarritako KPIren aldaketen arabera eguneratuko da. Hileko lehen bost egunen barruan, amak izendatutako banku-kontuan sartu beharko du aitak delako kopurua, zein 2013ko urtarrilaren 1ean eguneratuko da lehenengo bider.
– Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte aparteko gastuak. Bien artean ados jarri ezean, hauek hartuko dira aparteko gastutzat: Gizarte Segurantzan sartzen ez diren osasun-gastuak (besteak beste, ortodontzia eta oftalmologiakoak); ikasketak sendotzeko jarduerak edota eskolaz kanpokoak; udalekuak; eta atzerriko egonaldiak nahiz unibertsitate-jarduerak (joan-etorriak eta egonaldia barne). Aparteko gastuak egiteko, bi gurasoen oniritzia beharko da.
- Bi astebururik behin bisitatu ahal izango du aitak semea, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30a arte; eta igandeetan, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30a arte. Aitarekin igaroko ditu semeak Eguberrietako, Aste Santuko eta udako oporren lehenengo erdia urte bikoitietan, eta bigarren erdia urte bakoitietan; oporren beste erdia amarekin igaroko du. Epe horiek aldatu ahal izango dira aitak eta amak hala erabakitzen badute, betiere gurasoen oporraldiekin batera hartu ahal izateko. Gurasoen arteko adostasunik ez badago, umea amaren etxean utzi eta hartuko da. Zaintzarik ez duen gurasoak ezingo du estatua utzi adingabekoarekin batera, ez bada amaren berariazko baimen idatziarekin.
Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, bidal bekio ofizioa Polizia Nazionalari, adingabekoari pasaportea ken diezaion, baldin eta dokumentu hori aitaren eskuetan badago, eta ez dezan berriro pasaporterik eman aitak eskatuta. Poliziak, halaber, behar diren neurriak hartu beharko ditu adingabekoak estatua utzi ez dezan, amaren baimen zehatzik gabe.
Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia: f). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai horren bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Anderson Javier Parra Urueña demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.