55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1303
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 25/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta honako hau dio:
112/11 EPAIA
Bilbao, 2011ko maiatzaren 3a.
Nik, hiri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko Epaile Magistratu naizen aldetik, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu diren 25 zenbakiko judizio arruntaren autoak, 2011koak. Elsa Pacheco Prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Fernández Letratuak defendatuta, Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Credito SAk eskatuta bideratu dira horiek, Ilenia Garcia Cuestaren aurka –auzi-ihesean da–, eta hauxe da.
EPAITZA
Baietsi egiten da Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito SAren ordezkariak Ilenia Garcia Cuestaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen da demandatua: 15.081,85 euroko diru-zenbatekoa, eta, gainera, epaiaren bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak, zeinek, demanda aurkeztu zen egunean, 520,51 euro egiten baitzuten. Kostuak ordaintzeko kondena ere alderdi demandatuari ezartzen zaio.
Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontua Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0030 3418 0000000000 zenbakia du; oharren eremuari 4725 0000 00 002511 zenbakia dagokio. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzi dela diru-zenbateko hori (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren testigantza egin beharko da autoei eransteko.
Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea erabaki da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.