55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1302
EDIKTUA, 335/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Judizio horretan epaia eman zen 2012-01-04an, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Partez baietsi dut Pérez Sarachaga Prokuradoreak Promociones Inmobiliarias Demiher SL sozietatearen izenean eta ordez jarritako demanda, Burgrupo Cinco Servicios SL sozietatearen aurkakoa.
Suntsitutzat deklaratzen dut auzilariek –2005eko irailaren 1ean– izenpetutako kontratua, obra bat egikaritzeari buruzkoa, demandatuaren ez-betetze bat dela-eta.
Burgrupo Cinco Servicios SL kondenatzen dut demandatuari –kalte-galera gisa– honako zenbateko hauek ordaintzera: 330.600 euro eta urteko legezko interesa, bi puntutan gehituta, ebazpen hau ematen denetik aurrera.
Ez da konsturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4749000000033510. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Promociones Inmobiliarias Demiher SL eta Burgrupo Cinco Servicios SL sozietateen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.