Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1301

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1127/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZpen-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia),1127/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Bide Onera Vasca S. Coop. Ltda. sozietatearen eskariz, Andres Felipe Hurtado Candamilen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

351/11 EPAIA
Epailea: Susana Leston Piñero andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hamazortzia.
Alderdi demandatzailea: Bide Onera Vasca, S. Coop. Ltda.
Abokatua: Gerardo Ariztimuño Quintanilla.
Prokuradorea: Jose Felix Basterretxea Aldana.

Alderdi demandatua: Andres Felipe Hurtado Candamil.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Bide Onera Vasca sozietatearen izenean eta ordezkaritzan José Félix Basterrechea epaitegietako Prokuradoreak jarritako demanda, Andrés Felipe Hurtado Candamilen aurka.

1.– 1.171,14 euro gehi legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut Andrés Felipe Hurtado Candamil.

2.– Kostuak Andrés Felipe Hurtado Candamil jaunak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Andres Felipe Hurtado Candamil demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala