Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1298

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 653/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 653/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.
Errekurtsogilea: Karina Maldonado Curva.
Abokatua: Eduardo Andrade Aurrecoechea.
Prokuradorea: Isabel López Linares Arechederra.
Alderdi errekurritua: Fiskaltza.
Gaia: epaia.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da 2011ko azaroaren 24an. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

826/11 EPAIA

Jaunak/andreak:

Ana Belén Iracheta Undagoitia
Ignacio Olaso Azpiroz
José Ángel Odriozola Fernández

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita laua.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioak –goian aipatutakoek osatua– ikusi ditu Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Familia) ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako (PZL 2000) 120/10 prozedura zibilaren autoak. Auto horiek, Isabel López Linares Arechederra Prokuradoreak ordezkatutako eta Eduardo Andrade Aurrecoechea Letraduak defendatutako Karina Maldonado Curva apelatzaile-demandatzaileak eskatuta bideratu dira. Fiskaltzak ere esku hartu du; errekurtsoaren aurka dago. Lehen auzialdian, Trank Edilberto Yañez Rojas auzi-ihesean zela adierazi zen; hori guztia, 2011ko apirilaren 18an aipatu epaitegiak emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren arabera.

Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Partez baiesten dugu Karina Maldonado Cuvak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 120/10 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa –erroilu honek judizio horretan du jatorria–. Ebazpen hori partez errebokatzen dugu, eta, beraz, Frank Ediberto Yañez Rojasek 100 euroko mantenu-pentsioa eman beharko du XXX XXX XXX eta XXX XXX XXX bere alabentzat; gainontzeko erabakiei buruz, errekurritutako ebazpena berresten dugu; errekurtsoan sortutako kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio alderdi errekurtsogileari; hartarako, idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0653 11) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Frank Edilberto Yañez Rojas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala