Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1297

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 196/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 196/11 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.
Errekurtsogilea: Yadira Guevara Carreño andrea.
Abokatua: Veronica Acilu Perez andrea.
Prokuradorea: Haize Vizcaya de Muerza andrea.
Alderdi errekurritua: Kevin Mauricio Santa Contreras eta Fiskaltza.
Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Partez baiesten dut Yadira Guevara Carreño andrearen ordezkaritzak 2010eko azaroaren 25eko Epaiaren kontra aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 843/09 prozeduran eman zuen, hortik baitator erroilu hau. Hori dela eta, ebazpen hau ezeztatzen dugu, eta XXX XXX XXX seme txikiaren alde mantenu-pentsioa finkatzen, aitak ordaindu beharrekoa, hilabetean 200 euro alegia.

Ez da egiten apelazio honetako kostuen adierazpenik.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio alderdi errekurtsogileari; hartarako, idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0196 11) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Kevin Mauricio Santa Guevara demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala