Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
1295

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2007ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostu-zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostu-zerrenda argitaratu ziren (2007ko otsailaren 23ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarrean den prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko ebazpenez burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 16. artikulua bete nahirik betiere.

Horregatik guztiagatik, Gerentzia honek, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko otsailaren 23ko bilkuran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta errektorearen 2011-02-25eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz,

Honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.- Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak (ebazpen honen eranskinean jasota daudenak) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bigarrena.- Aldaketa horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen, eta, beren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leioa, 2012ko otsailaren 23a.

Gerentea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala