55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1290
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, «Joxe Mari Korta» sarien 2012ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.
2009ko uztailaren 29ko Aginduak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) arautzen ditu «Joxe Mari Korta» sariak. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).
Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2012ko ekitaldiko sarien deialdia egitea eta horretarako eman beharreko arauak ematea
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Helburua.
«Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2012ko deialdia egitea da ebazpen honen helburua. Agindu hori aldatu egin zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak, «Joxe Maria Korta» sariak arautzen dituenak.
2. artikulua.– Betekizunak.
Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehazten diren pertsona fisikoak izan daitezke ebazpen honen bitartez deitutako sarien onuradun.
Aurkeztutako hautagaiek Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, Agindu arautzailearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Hautagaitzak eta aginduzko gainerako agiriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Kabinete, Plangintza eta Estrategiako Sailburuordetzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetakoren batean. (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 23a.
Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,
PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.