55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1289
AGINDUA, 2012ko otsailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) Fundación Peñascal fundazioaren Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena emateko dena.
Bilboko (Bizkaia) Fundación Peñascal fundazioa Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Fundación Peñascal fundazioa Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna Fundación Peñascal fundazioak du eta aurrerantzean Peñascal Sociedad Cooperativa entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Ikastetxea Bilboko (Bizkaia) Belategi kaleko 1ean eta Bilbao eta Galdakoaren arteko errepideko 10ean dago, eta 48015839 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.