55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 7 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
1288
13/2012 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzeko dena: «Erabakia, zeinen bidez onartzen baita Negoziazio Mahaiak 2012ko urtarrilaren 20an lortutako Akordioa, 2012ko urtarrilaren 1ean lanean hasten den jendearentzako ordainsariei buruzkoa, betiere ekainaren 28ko 138/2011 Dekretua betez, 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena (Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskapen-funtzio publikoan Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkion funtzio eta zerbitzuez dihardu 2011ko ekainaren 22ko akordioak)».
Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki hau hartu du 2012ko otsailaren 28ko bilkuran: «Erabakia, zeinen bidez onartzen baita Negoziazio Mahaiak 2012ko urtarrilaren 20an lortutako Akordioa, 2012ko urtarrilaren 1ean lanean hasten den jendearentzako ordainsariei buruzkoa, betiere ekainaren 28ko 138/2011 Dekretua betez, 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena (Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskapen-funtzio publikoan Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkion funtzio eta zerbitzuez dihardu 2011ko ekainaren 22ko akordioak)»; erabaki horrek behar bezalako zabalkundea izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki honen testua: «Erabakia, zeinen bidez onartzen baita Negoziazio Mahaiak 2012ko urtarrilaren 20an lortutako Akordioa, 2012ko urtarrilaren 1ean lanean hasten den jendearentzako ordainsariei buruzkoa, betiere ekainaren 28ko 138/2011 Dekretua betez, 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena (Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskapen-funtzio publikoan Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkion funtzio eta zerbitzuez dihardu 2011ko ekainaren 22ko akordioak)». Erabaki hori eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK OTSAILAREN 29AN EMANDAKO 13/2012 EBAZPENAREN ERANSKINA
ERABAKIA, ZEINEN BIDEZ ONARTZEN BAITA NEGOZIAZIO-MAHAIAK 2012KO URTARRILAREN 20AN LORTUTAKO AKORDIOA, 2012KO URTARRILAREN 1EAN LANEAN HASTEN DEN JENDEARENTZAKO ORDAINSARIEI BURUZKOA, BETIERE EKAINAREN 28KO 138/2011 DEKRETUA BETEZ, 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA ONARTZEN DUENA (LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN IKUSKAPEN-FUNTZIO PUBLIKOAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESLEITZEN ZAIZKION FUNTZIO ETA ZERBITZUEZ DIHARDU 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOAK)
Erabaki honen idazpuruan adierazitako eskualdakta-dekretuaren arabera eskualdatutako langileak 2012ko urtarrilaren 1ean hasi ziren lanean Lan Zuzendaritzan.
Eskualdatutako langileak aipatutako dekretuko 3. eranskin/zerrendan azaltzen dira (2011ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.), zein lanpostutara eskualdatu diren zehaztuta. Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin koordinatuta, dagoeneko hasi du eskualdatutako lanpostuak eta, egonez gero, lanpostu hutsak ere bilduko dituen lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.
2012ko urtarrilaren 1ean hasi zen eta lanpostuen zerrendaren onarpenarekin bukatuko den trantsizio-aldian, eskualdatutako langileen nominak egokitu behar dira, aurreko eskualdaketetan aplikatutako arauak erabiliz. Arau horiek honako hauek dira funtsean:
- Eskualdaketa-dekretuan esleitutako osagarriaren mailari eta berariazko osagarriaren zenbatekoari eutsiko zaie. Destino-osagarri gisa ordainduko diren zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Legearen arabera indarrean daudenak izango dira.
- Hala dagokionean, norberaren osagarria aitortuko zaio langileari. Horrela, titulazio-maila bakoitzeko langile publikoentzat (funtzionarioak eta lan-kontratukoak) EAEn indarrean dagoen gutxieneko ordainsari-maila aitortuko zaio eskualdatutako funtzionario bakoitzari.
Arau horiek aplikatuta, baliteke aldi batean, lanpostuen zerrenda onartu arte, ordainsariak gehitzea. Alde hori aldi baterako norberaren osagarri gisa ordaindu beharra dago. Alabaina, kontuan hartu beharra dago A2 eta A1 kidegoetako funtzionarioek betetzen dituzten lanpostuen kasuan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden gutxieneko mailak ez datozela bat analisi funtzionalen prozesuaren ondoren egin ziren eta orain indarrean dauden lanpostuen zerrendetan azaltzen diren gutxieneko mailekin; hori dela-eta, talde horientzat gordetako postuentzat indarrean dagoen gutxienekotik gorako ordainsariak proposatzen dira. Titulazio-taldearen gutxieneko mailatik gorako behin-behineko ordainsariak aldi baterako aitortuta, lanpostuen zerrenda onartu arte zerbitzuaren ordainsari-egituran progresibotasunari eustea lortuko da, are gehiago eskualdaketaren datatik aurrera Lan Ikuskaritzako estatu-mailako sisteman ondoriorik gabe geratuko baita Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioan indarrean dagoen produktibitate-ereduaren aplikazioa.
Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko funtzionarioen eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionarioan kasuan, produktibitate-osagarririk ez zaienez ordainduko 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, eskualdaketaren datara arte indarrean zegoen ordainsari-ereduan aldaketa handia gertatu da eta, horren ondorioz, aldi batean, lanpostuen zerrenda onartu bitartean, osagarri bat ordaintzea negoziatu da. Horrela, eskualdaketaren datara arte Lan Ikuskaritzan indarrean zegoen ordainsari-egiturari modu homogeneoan eutsi ahal izango zaio. Aldi baterako osagarri hori ordaintzeko, eskualdaketa-dekretuko produktibitate-ordainsariaren hamabirenaren zenbatekoa hartu da erreferentziatzat.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren esparruan istripu hilgarriak edo oso larri edo eragin handikoak ikertzeko guardia-zerbitzuek (arruntek nahiz asteburu eta jaiegunetakoek) behar bezala antolatuta jarrai dezaten beharrezkoak diren ordainketa-baldintzak arautu behar izan dira. Arautze horrek aldi baterakoa izan beharko du, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak antolamendu– eta ordainketa-sistema hori arautzeko jarraibidea ezartzen dutenera arte.
Aurrekoaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen lan-baldintzen akordioko mahaia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahai sektoriala, bi mahaiak batera bildu, eta 2012ko urtarrilaren 20ko Akordioa lortu zen, eskualdatzearen datara arte indarrean zegoen eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak arautzen zuen sistema erreferentziatzat hartuz.
Ondorioz, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, erabaki honen idazpuruan aipatzen diren langileei ordainsariak aldi baterako egokituko zaizkie. Titulazio-talde edo lan-kontratuko talde bakoitzarentzat erreferentziazko ordainsari-maila hartuko da eta, maila horrek aldi baterako norberaren osagarria sortuko du hala dagokionean. Hori guztia behin-behinekoz egingo da, lanpostuen zerrenda onartzen denera arte. Horrez gain, Lan Ikuskaritzako guardia-zerbitzuaren antolamendu– eta ordainketa-sistema ere aldi baterako arautuko da.
Halaber, Lan Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen denera arteko aldi horretarako, beharrezko da unitatean egon litezkeen lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko irizpide bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan ez baita produktibitate-osagarrien sistemarik izango lanpostu horiek betetzen dituzten langileentzat. Lanpostu horiek, bestalde, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko funtzionarioentzat eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionarioentzat gordeta daude.
2012ko urtarrilaren 1ean lanean hasitako langileen ordainsariei buruzko erabakiak, ekainaren 28ko 138/2011 Dekretuarekin bat etortzeaz gain, gobernu honen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako aldeko txostena dauka.
Horregatik guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposatuta, eta egin beharreko eztabaida egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Erabaki hau onartzea: Erabakia, zeinen bidez onartzen baita Negoziazio Mahaiak 2012ko urtarrilaren 20an lortutako Akordioa, 2012ko urtarrilaren 1ean lanean hasten den jendearentzako ordainsariei buruzkoa, betiere ekainaren 28ko 138/2011 Dekretua betez, 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena (Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskapen-funtzio publikoan Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkion funtzio eta zerbitzuez dihardu 2011ko ekainaren 22ko akordioak). Eranskinean jasota dator erabaki hori.
Bigarrena.– Lan Ikuskaritzako lanpostu hutsak aldi baterako, hain zuzen ere zerbitzuko lanpostuen zerrenda onartzen den arte Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko langileekin betetzeko (bete beharreko lanpostuaren arabera), Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan zerbitzu-eginkizunak izapidetzeko indarrean dagoen prozedura erabiliko da.
Egiten diren deialdietan, ordainsari hauek ezarriko zaizkie lanpostuei: eskualdaketa-dekretuko eranskinetan lanpostu bakoitzarentzat ezarrita datozen agarriaren etaizkio uek ezarriko zaizkio ar deet ko erabakia, ekian eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileek destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren zenbatekoak. Horrez gain, aldi baterako osagarri bat ere ordainduko da (hamabi hileko izango dira. Zerbitzu-eginkizuna lortzen duen funtzionarioak 2010ean jasotako produktibitate-osagarriaren hamabiren bateko zenbatekoa izango du hileko horietako bakoitzak). Osagarri horrengatik ordaindu beharreko zenbatekoa «konturako» zenbatekoa dela adieraziko da eta, ondorioz, ez dela kontsolidatuko, kendu egingo dela eta zerbitzu-eginkizuna jabetzan hartzen denetik lanpostuan jasotako ordainsariak erregularizatu egin beharko direla lanpostuen zerrendak argitaratzen direnean.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila aginduko du».
2012KO OTSAILAREN 28KO ERABAKIAREN ERANSKINA
ERABAKIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN IKUSKAPEN-FUNTZIO PUBLIKOAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESLEITZEN ZAIZKION FUNTZIO ETA ZERBITZUEI BURUZKO 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA ONARTZEN DUEN EKAINAREN 28KO 138/2011 DEKRETUA BETEZ 2012KO URTARRILAREN 1EAN LANEAN HASTEN DEN JENDEARENTZAKO ORDAINSARIEI BURUZKOA
Erabaki honen idazpuruan adierazitako eskualdaketa-dekretuaren arabera eskualdatutako langileak 2012ko urtarrilaren 1ean hasiko dira lanean Lan Zuzendaritzan.
Eskualdatutako langileak aipatutako dekretuko 3. eranskin/zerrendan azaltzen dira (2011ko ekainaren 30eko EHAA, 124 zk.), zein lanpostutara eskualdatu diren zehaztuta. Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin koordinatuta, dagoeneko hasi du eskualdatutako lanpostuak eta, egonez gero, lanpostu hutsak ere bilduko dituen lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.
2012ko urtarrilaren 1ean hasiko den eta lanpostuen zerrendaren onarpenarekin bukatuko den trantsizio-aldian, eskualdatutako langileen nominak egokituko dira, aurreko eskualdaketetan aplikatutako arauak erabiliz. Arau horiek honako hauek dira funtsean:
- Eskualdaketa-dekretuan esleitutako osagarriaren mailari eta berariazko osagarriaren zenbatekoari eutsiko zaie. Destino-osagarri gisa ordainduko diren zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Legearen arabera indarrean daudenak izango dira.
- Hala dagokionean, norberaren osagarria aitortuko zaio langileari. Horrela, titulazio-maila bakoitzeko langile publikoentzat (funtzionarioak eta lan-kontratukoak) EAEn indarrean dagoen gutxieneko ordainsari-maila aitortuko zaio eskualdatutako funtzionario bakoitzari.
Arau horiek aplikatuta, baliteke aldi batean, lanpostuen zerrenda onartu arte, ordainsariak gehitzea. Alde hori aldi baterako norberaren osagarri gisa ordainduko da. Alabaina, kontuan hartu beharra dago A2 eta A1 kidegoetako funtzionarioek betetzen dituzten lanpostuen kasuan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden gutxieneko mailak ez datozela bat analisi funtzionalen prozesuaren ondoren egin ziren eta orain indarrean dauden lanpostuen zerrendetan azaltzen diren gutxieneko mailekin; hori dela-eta, talde horientzat gordetako postuentzat indarrean dagoen gutxienekotik gorako ordainsariak proposatzen dira. Titulazio-taldearen gutxieneko mailatik gorako behin-behineko ordainsariak aldi baterako aitortuta, lanpostuen zerrenda onartu arte zerbitzuaren ordainsari-egituran progresibotasunari eustea lortuko da, are gehiago eskualdaketaren datatik aurrera Lan Ikuskaritzako estatu-mailako sisteman ondoriorik gabe geratuko baita Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioan indarrean dagoen produktibitate-ereduaren aplikazioa.
Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko funtzionarioen eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionarioan kasuan, produktibitate-osagarririk ez zaienez ordainduko 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, eskualdaketaren datara arte indarrean zegoen ordainsari-ereduan aldaketa handia gertatu da eta, horren ondorioz, bidezkotzat jotzen da aldi batean, lanpostuen zerrenda onartu bitartean, osagarri bat ordaintzea. Horrela, eskualdaketaren datara arte Lan Ikuskaritzan indarrean zegoen ordainsari-egiturari modu homogeneoan eutsi ahal izango zaio.Aldi baterako osagarri hori ordaintzeko, eskualdaketa-dekretuko produktibitate-ordainsariaren hamabirenaren zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat.
Era berean, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren esparruan istripu hilgarriak edo oso larri edo eragin handikoak ikertzeko guardia-zerbitzuek (arruntek nahiz asteburu eta jaiegunetakoek) behar bezala antolatuta jarrai dezaten beharrezkoak diren ordainketa-baldintzak erregulatzea. Erregulazio horrek aldi baterakoa izan beharko du, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak antolamendu– eta ordainketa-sistema hori arautzeko jarraibidea ezartzen dutenera arte. Erabaki honek aldi baterako balio du, eta eskualdatzearen datara arte indarrean zegoen eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak arautzen zuen sistema hartuko du erreferentziatzat.
Ondorioz, lehenik eta behin, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, erabaki honen idazpuruan aipatzen diren langileei ordainsariak aldi baterako egokitzea proposatzen da. Titulazio-talde edo lan-kontratuko talde bakoitzarentzat erreferentziazko ordainsari-maila hartuko da eta, maila horrek aldi baterako norberaren osagarria sortuko du hala dagokionean. Hori guztia behin-behinekoz egitea proposatzen da, lanpostuen zerrenda onartzen denera arte. Horrez gain, Lan Ikuskaritzako guardia-zerbitzuaren antolamendu- eta ordainketa-sistema ere aldi baterako arautzea proposatzen da. Adierazitako hori guztia, erabaki honekin bat etorriz egingo litzateke:
ERABAKIA
Lehenengoa.-Ekainaren 28ko 328/2011 Dekretuaren bidez eskualdatutako lan-kontratuko langileentzako aldi baterako ordainsariak.
1.– C2 taldeko funtzionarioentzat eta lan-kontratuko administrari laguntzaileentzat, 16 VII C maila (analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulako 14. maila) eta lan-kontratuko langileen ordainsari-taulako 3. maila hartuko dira erreferentziatzat.
2.– C1 taldeko funtzionarioentzat eta lan-kontratuko administrarientzat, 18 VI C maila (analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulako 16. maila) eta lan-kontratuko langileen ordainsari-taulako 5. maila hartuko dira erreferentziatzat.
3.– A2 taldeko funtzionarioentzat (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko funtzionarioak barne), 23 IV C maila hartuko da erreferentziatzat (analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulako 21. maila).
4.– A1 taldeko funtzionarioentzat (Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionarioak barne), 25 III C maila hartuko da erreferentziatzat (analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulako 23. maila).
5.– Osagarri gisa, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoko eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Kidegoko langileei aldi baterako osagarria ordainduko zaie; osagarri hori, zerbitzu horren lanpostuen zerrendatik eratorritako zenbatekoak indarrean sartzen direnera arte ordainduko da nominan eta, bere zenbatekoa kalkulatzeko, 2010ean produktibitate-osagarriaren kontzeptupean jasotako zenbatekoaren hamabirena hartuko da erreferentziatzat (eskualdaketa-dekretuaren eranskinean dator jasota).
6.– Kontzeptu eta zenbateko horiek behin-behinekoak izango dira, eta lanpostuen zerrenda onartutakoan zehaztuko dira behin betiko ordainsariak. Aipatutako lanpostuen zerrenda onartu ondoren, eskualdatutako langile guztien ordainsariak egokituko dira (hala egin behar izanez gero), 2012ko urtarrilaren 1erako atzeraeraginezko ondorioekin. Aurreko puntuan adierazitako langileen ordainsariak nahiz titulazio-talde bakoitzeko gutxieneko ordainsari-mailak kobratzen hasten diren langileen ordainsariak egokituko dira.
7.– Talde bakoitzean titulazio-taldeko gutxieneko maila aitortzeak ez ditu inolaz ere lanpostuen balorazioaren emaitzak baldintzatuko, balorazio hori egiteko, lanpostu bakoitzean benetan gauzatutako eginkizun eta zereginak besterik ez baitira kontuan hartuko. Zentzu horretan, administrari laguntzaileek jatorrizko lanpostuetan zituzten eginkizun eta zereginak zehatz-mehatz aztertzeko konpromisoa hartzen du administrazioak eta, hala egin behar izanez gero, langile horien eginkizun eta zereginak administrarien kidego eta kategoriakotzat joko ditu balorazioa egiterakoan.
Bigarrena.– Guardia-zerbitzuaren antolamendu- eta ordainketa-sistemaren arauketa.
1.– Lan Ikuskaritzako guardia-zerbitzuak, aldi baterako, hain zuzen ere guardia-zerbitzu propioa arautzen den arte, eskualdaketaren datan indarrean zegoen antolamendu-ereduari eutsiko dio. Eredu hori Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza Nagusiak emandako 8/2007 Jarraibideak arautzen du.
2.– Idatz-zati honen hirugarren puntuan zenbait kontzepturentzako ordainsariak zehazten dira. Honako hauek dira kontzeptu horiek:
a) Astegunez, astelehenetik ostiralera, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara, egin beharreko gaueko irteerak egiteko libre egotea.
b) Jaiegunetako gauetan libre egotea: jai-egunetan, 00:00etatik 24:00etara eta asteburuetan, larunbateko 00:00etatik igandeko 24:00etara.
c) Asteburuan edo jaiegunean istripua gertatzen denean, istripuko lekura joatea eta ikerketa egin dadin egin beharreko guztia egitea.
3.– Aurreko puntuan adierazitako kasuetako ordainsari eta gastu-konpentsazioen arauketa:
a) Lanegunetan libre egoteak ez du eskubiderik emango lanpostuari dagokion konpentsazioaz gain beste konpentsaziorik jasotzeko.
b) Jaiegunetan edo asteburuetan libre egotea ondorengo ordainsari-balioen arabera konpentsatuko da, eta produktibitate-osagarriaren kontzeptupean ordainduko da:
Araban: 92 euro eguneko.
Gipuzkoan: 103 euro eguneko.
Bizkaian: 113 euro eguneko.
c) Asteburuetan edo jaiegunetan egindako esku-hartzeak diruz konpentsatuko dira, aparteko zerbitzuengatiko sari gisa. Aplikatu beharreko lan-baldintzen akordioan aurreikusten den denbora-konpentsazioa ez da hemen sartuko. Honako hauek izango dira aparteko zerbitzuengatiko sarien balioak:
Araban: 128,80 euro eguneko.
Gipuzkoan: 144,20 euro eguneko.
Bizkaian: 155,20 euro eguneko.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko dekretua aplikatuz konpentsatuko dira guardia-zerbitzuetako joan-etorrien gastuak.