Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1161

IRAGARKIA, 122/2012 prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko, eta hirugarren interesdunei dei egiteko dena.

Interesdunei jakinarazten zaie Euskadiko CCOO Konfederazio Sindikalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela, honako dekretu honen kontra: azaroaren 15eko 235/2011 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdunei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala