50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1160
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteei buruz Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena. Espediente horiek Nekazaritza eta Elikagaien Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea eta Mahastizaintza eta Ardogintza antolatzen duen maiatzaren 7ko 5/2004 Legea urratzeagatik abiarazi dira.
Ebazpen horiek jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluek diotena betetzeko. Ebazpen horiek amaiera ematen die administrazio-bideari, eta interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete -bide jurisdikzionala erabiliz-, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Diru kantitatearen sarrera, Nekazaritza-Kalitatea erreferentzia adieraziz egin beharko da honako kontu zenbaki honetan:
Caja Vital Kutxa
2097-0178-12-001517256-1
Borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.
(Ikus .PDF)