Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1158

IRAGARKIA, 2012ko otsailaren 7koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena, honako instalazio elektriko hau jendaurrean jartzeko dena: Alzo-Amezketako 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikoitza) eta beraren deribazioek ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea, Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketako udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, instalazio bat jartzen da jendaurrean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatua. Enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasunen edo eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua ere jartzen da jendaurrean.

- Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1, 3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

- Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

- Erreferentzia: RI 24007/AT-H-2011-99.

- Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoak. Proiektua 2011ko abuztuaren 12koa da eta Andoni Larrañaga Irastorza industria-ingeniariak sinatu zuen.

- Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa.

- Proiektu honek eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

- Aurrekontua: 12.964,51 euro.

Onura publikokoa dela aitortzea eskatzen da, zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzeko.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, lurralde-ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan (Easo kalea 10, Donostia), eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 7a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala