Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1156

EDIKTUA, 116/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 116/11 prozedura arrunta bideratu da, Irungo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, Rachid Nachid Lamnouar-en aurka, judizio arruntari buruzkoa. Prozedura horretan epaia eman da eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

12/2012 EPAIA

Epailea: Maria Jose Mitxelena Elizetxea.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamabiko otsailaren bia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Maria Margarita Alcain Goicoechea.

Alderdi demandatua: Rachid Nachid Lamnouar, ez baita azaldu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Margarita Alcain Goicoechea andreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Rachid Nachid Lamnouar jauna kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: sei mila zazpiehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita hamalau zentimo (6.774,34) -tronkoarenak-; mailegu-kontua eta kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik erabat ordaindu arte sortutako % 17,25ean hitzartutako interesak. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Eta Rachid Nachid Lamnouar demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko otsailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala