50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1155
EDIKTUA, etendako segidako traktuari berriro ekiteko 213/11 jabari-espedientearen ondoriozko autoa jakinaraztekoa.
Auto horietan ondoko ebazpena eman da:
AUTOA
Epailea: Ana Pérez Bobadilla.
Lekua: Balmaseda (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita bia.
XEDAPENAK
1.- Prozedura honetan 2011-07-18an emandako probidentzia eta ediktua zuzentzea erabaki da, honelaxe hain zuzen:
a) Erregistroko titularraren bigarren abizena aldatzea. Antonio Murua De La Torreren ordez Antonio Murua Bilbao jarri behar da, hau baita zuzena.
b) ediktuak Sopuertako Udaleko eta Bake Epaitegiko iragarki-oholetan ere argitaratuko direla adieraztea.
c) zuzenketa: Galdamezko 1. finkak Asier Fontal-en 239. partzelatik bereizten duen kale estu bat du mugakide ekialdetik.
d) zuzenketa: Galdamesko 3. finka, ekialdetik, adierazitakoen mugakide izateaz gain, Bernales Arenasen 516. partzelaren mugakide ere badela.
2.- Aipatu ebazpenak aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko dira behin betiko, honela:
1) Probidentzia.
«...Ministerio Fiskalari igorri aurkeztutako agiria eta idatziaren eta agirien kopiak, eta zitazioa egin Juana Cerro Villota, Victor eta Ascension Murua De La Torre, Baltasar De La Torre y De Las Herrerias, Baltasar De La Torre y De Las Herreriasen jaraunsleak eta Juana Cerro Villota, Ascensión Murua De La Torre eta Victor Murua De La Torre, erregistroko titular gisa, Antonio Murua Bilbao eta Victor Murua De La Torreri katastroan horien izenean baitaude ondasunak eta ezkontide jaraunsleei eta gainerako pertsona ezezagunei, hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko. Interesdunen helbiderik ez dugun kasuetarako, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuen bidez egingo zaie zitazioa.
Dei egin eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei -ez baitakigu nortzuk diren- hamar eguneko epean espedientean ager daitezen aipatu ondorioetarako. Deialdia Galdamesko Udaleko iragarki-oholean eta Epaitegikoan eta Sopuertako Udaleko iragarki-oholean eta Epaitegikoan ediktuak argitaratuz egingo da.
Egin ediktuak eta Aguirregomezcorta prokuradoreari eman Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren aurrean egin beharreko izapideak egin ditzan...»
2) Ediktua:
«- Galdamesko 1 zenbakiko finka, hiri-finka. Etxearen zenbaki zaharra: hirurogeita hamahiru; berria: laurogeita bederatzi. Non dago: Laiseca de Arriba auzunea, Galdamesko Kontzejua. Osaera: bi solairu eta behekoa. Azalera: berrogeita hamabi oineko luzera eta berrogeita zortzi oineko zabalera; guztira: bi mila eta hamasei oin karratu, hau da, ehun eta berrogeita hamasei metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratu. Mugakideak: ekialdetik, Asier Fontal jaunaren 238 partzelatik bereizten duen kale estua; hegoaldeko aurrealdetik, ataurrea eta bide publikoa; eta mendebaldetik/eskuinetik edo iparraldetik/atzealdetik, Trapagarango lur komuna.
Galdamesko Katastroko 16. poligonoko 513 partzela da. Gaur egungo mugakideak: iparraldetik, mendebaldetik eta hegoaldetik bide publikoa; eta ekialdetik, Asier Fontal jaunaren 239 partzela.
Galdamesko 1. liburuko, 10. liburukiko 3. orriko bigarren inskripzioa.
127. orriko (atzealdea) seigarren inskripzioa. Galdamesko 20. liburuko 365. liburukia».
«Galdamesko 3 zenbakiko finka». Landa-finka. La Llonako etxaldea (Galdames), etxe nagusiaren aurrealdekoa. Azalera: bederatzi zelemin, hau da, hogeita hamabost area eta berrogeita bi zentiarea. Mugakideak: ekialdetik, José Arenazaren lurra, egun Rodrigo Arenaza, eta Martín de la Sernarena, egun Santiago San Martín, eta Bernales Arenasen 516 partzela; hegoaldetik, Arenazaren lurra; mendebaldetik, Francisco de la Puenteren lurra, egun, bere jaraunsleak; eta iparraldetik, Laisecatik Loizagara doan oinbidea.
Galdamesko Katastroko 16. poligonoko 57. eta 55. partzelak dira. Gaur egungo mugakideak: iparraldetik, bide publikoa; ekialdetik, Amelia Sauto Capetilloren 454 partzela eta Gregorio Carro Quevedoren 455 partzela; hegoaldetik, Gregorio Carro Quevedoren 53 partzela, Angela Victoria Bernales Arenaren 54 partzela eta Elias Ignacio Franco Capetilloren 498 partzela; eta mendebaldetik, Luis María de la Torre Capetilloren 59 partzela, Gregorio Carro Quevedoren 56 partzela eta Gregorio Carro Quevedoren 58 partzela.
Seigarren inskripzioa, 61. orrialdea (atzealdea), 108.. liburukia, 5. liburua (Galdames).
Hamargarren inskripzioa, 97. orrialdea (atzealdea), 382. liburukia, 21. liburua (Galdames)».
3.- Egin bitez ebazpen hau argitaratzeko bidezko ofizioak.
Inpugnatzeko modua:
Auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.
Juana Cerro Villotari, Victor eta Ascension Murua De La Torreren ezkontide eta jaraunsleei, Baltasar De La Torre y De Las Herrerias, Baltasar De La Torre y De Las Herrerias eta Juana Cerro Villotaren jaraunsleei, Ascension Murua De La Torre eta Victor Murua De La Torreri, -beren izenean baitaude katastroan-, eta ezkontide jaraunsleei jakinarazteko eta zitazioa egiteko balio dezan egiten dut idazki hau Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita lauan.
IDAZKARIA.