Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1153

EBAZPENA, 2011ko urriaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, EAEn lurraldea zaintzeko akordioetan jasotako natura-ondarea kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko 2011rako laguntzak ematea ebazten da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (2011ko ekainaren 10eko EHAA, 110. zk.), lurraldea zaintzeko akordioetan jasota dauden natura-ondarea zaintzeko jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia egin zen.

2011ko maiatzaren 18ko Agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, eta berariaz eratu den balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Diru-laguntza hauek ematea:

(Ikus .PDF)

2.- Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2011n egin beharko dira, eta betiere 2011ko abenduaren 31 baino lehen garatu eta bukatu behar baita.

Diru-laguntzaren ordainketa, 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.- Diru-laguntza hauek baztertzea:

(Ikus .PDF)

Baztertuak izateko arrazoien azalpena honako hau izan da:

(Ikus .PDF)

4.- Esleitutako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten, diru-laguntzen deialdiaren aginduko 13.4 artikuluaren arabera.

5.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 18a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.


Azterketa dokumentala