Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1151

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, ezagutzera ematen da laguntzak emateko deialdia, 2012ko ekitaldirako turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen aginduak ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduak turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautzen du. 2005eko maiatzaren 3ko aginduak (96. zenbakiko EHAA, 2005eko maiatzaren 24koa), 2009ko otsailaren 23ko Aginduak (54. zenbakiko EHAA, 2009ko martxoaren 18koa) eta 2010eko martxoaren 31ko aginduak (76. zenbakiko EHAA 2010eko apirilaren 26koa) aldatu zuten agindu hori.

Laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira, eta aurrekontu horiek 2012ko ekitaldirako Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Agindu horren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2012ko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.

Horrenbestez, Agindu horren 12. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

XEDAPENA:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Honako hau da ebazpen honen helburua: turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautzen duen aginduan aurreikusitako laguntzak, itzuli beharreko aurrerakin gisa, 2012 ekitaldian emateko deialdia egitea.

2.- Horretarako, eman beharreko laguntzetarako guztira 2.000.000 euroko zenbatekoa ezarriko da, eta 2012 urterako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura jasango da kopuru hori finantzarioki.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Beraz, zenbateko hori agortzen denean ez da laguntza gehiago emango, eta xedapen honek une horretan bertan utziko dio eraginkorra izateari. Kasuan kasu, bi egoera horien berri jakinarazi behar da Merkataritza etaTurismoko sailburuordearen Ebazpen bidez.

2. artikulua.- Eskakizunak.

1.- Eskatzaileek, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautzen duen aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, adierazitako aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Era berean, eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA (SPRI)-ren bulegoetan (Urkixo zumarkalea 36 - Bizkaia Plaza Eraikineko 4. solairua, Bilbao) aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita.

2.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta hilabete bateko iraupena izango du, horretarako esleituriko kreditua agortu ez bada.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala