50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Justizia eta Herri Administrazio Saila
1149
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 29koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2027/11 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu, eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.
2027/11 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea -prozedura arrunta- bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Errekurtso hori Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2011ko abuztuaren 23an emandako Aginduaren aurka jarri zen. Inpugnaturiko aginduak ezesten zuen Justizia eta Herri Administrazio sailaren maiatzaren 3ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenak, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren baitan, Administrarien kidegora sartzeko hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen zuen.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, hauxe
EBAzten DUT:
Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Bigarrena.- Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, 2027/11 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki tauletan argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 29a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.