Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1141

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Euskal gizarteak betidanik erakutsi du gizarte solidarioa dela, eta guztiontzako harreman-eredu zuzena lortzearen aldeko borondatea duela. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, Eusko Jaurlaritzak premisa horretara egokitzen du bere ekintza, eta den-denak -emakume eta gizonak, ipar eta hegoak- bilduko dituen garapen-eredu bat sortzen ahalegintzen da etengabean.

Giza garapen horren arabera, gaitasun, askatasun eta aukera indibidual eta kolektiboak sortu eta finkatu behar dira. Kontzeptu konplexua da, elkarren artean harreman estua duten hainbat dimentsio (ekonomikoa, soziala, politikoa, kulturala, ingurumenekoa, generokoa eta psikologikoa) eta zenbait jardun-maila (tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa) biltzen baititu. Alderdi horietan guztietan aldaketak sustatu eta ahalbidetu behar dira, modu integral eta koherentean, prozesuak bultzatuz jardun-ikuspegi ordenatu eta progresibo batetik, epe luzera begira.

Horiek horrela, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak apustua egiten du lankidetza egiturazko eta eraldatzaile baten alde. Lankidetza horrek epe luzerako aldaketa-prozesu integralak sustatu nahi ditu, garapena oztopatzen duten arrazoi guztietan eragiteko, eta ondorioz maila guztietan (tokikoan, estatuan eta nazioartean) erakunde, arau eta balioak eraldatzeko, epe laburrerako ekintza mugatuetarako laguntzak gaindituz eta helburu bakar batekin: oinarrizko beharrei erantzutea, gabezia horiek eragiten dituzten arrazoietan eragin gabe. Garapenak egiturazko aldaketak behar ditu, eta lankidetzak ildo horretatik jardun behar du.

Horrela, eta apustu hori indartzeko, tresna berri bat jarri zen abian; garapenerako lankidetzaren programetarako diru-laguntzak, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak araututa.

Programen ezaugarriek aukera ematen dute azterketa osoagoak egiteko, baita adierazle sendo eta errealistak ezartzeko eta epe luzeagorako estrategiak planteatzeko ere. Estrategia horiek ikuspegi integral bati jarraiki heldu behar diote garapenari. Prozesuak sektore-arlo jakin batean kokatu behar dira (gizartearen lehentasunezko beharrak, herri-ekonomia, tokiko boterea, giza eskubideak, kultura-nortasuna), baina zeharkako lerroak ere bildu behar dituzte (generoa, tokiko ahalmenak, parte-hartzea, antolaketa, giza eskubideak eta iraunkortasun ekologikoa), ez jarduera puntual eta bereizi gisa, garapen-prozesu osoaren funtsezko eta beharrezko elementu gisa baizik.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako diru-laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak honela dio bere 75. artikuluan: «Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak laguntza-deialdia egingo du, deialdiarekin zerikusia duten honako hauen berri emanez: laguntzen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea, baremazio-irizpideak, formularioa eta Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde esleipendunaren arteko hitzarmen-eredua».

Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legea; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua; eta Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua), eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren lehenengo eta bigarren artikuluak), Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak edo sinatuko diren hitzarmenak. Horretarako, bi lege-xedapen hauek beteko ditu: batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua, eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua.

Bukatzeko, aipagarria da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Artezkaritza Kontseiluaren oniritzia jaso zuela 2012ko urtarrilaren 13ko bilkuran. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abian hasi zenez geroztik (310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abiaraztea arautzen duena), Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordeak legez egiten zituen lanak Artezkaritza Kontseiluak hartu ditu bere gain (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 10. artikulua eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 10. artikulua).

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Gaia.

Ebazpen honen xedea hauxe da: 2012. urteko ekitaldirako, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak aurreikusitako programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.

2. artikulua.- Diru-zuzkidura.

Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko orokorra 14.200.000 eurokoa da.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.

3. artikulua.- Diru-laguntza jasotzeko aukera izatea eta eskabideak aurkeztea.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du; ebazpen honen bidez, erakundeak 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan jasotako baldintzak eta gaitasunak betetzen dituela egiaztatuko du.

Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan, II. eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, honako honetara zuzenduta:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Halaber, www.elankidetza.es Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunetik sar daitekeen aplikazio informatikoaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuan bildutako baldintza guztiak esanbidez onartu beharko dira.

4. artikulua.- Baremazio-irizpideak.

Eskatutako betebehar guztiak biltzen dituzten eskaerak 0tik 100era bitarteko eskala baten arabera baloratuko dira, ebazpen honetako I. eranskinean ezartzen den baremazio-taula oinarritzat hartuta. Eskaerak lortutako puntuazioaren arabera handienetik txikienera ordenatuko dira, eta programa batek gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu onartua izateko.

5. artikulua.- Hitzarmena sinatzea.

Diru-laguntza onartu ondoren, onartutako diru-laguntzetarako hitzarmen bana sinatu beharko dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta erakunde esleipendunak, III. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.

6. artikulua.- Behin betiko formulazioa.

Behin betiko agiria, identifikazioa egin ondoren, IV. eranskinean dagoen ereduari jarraiki aurkeztu beharko da.

AZKEN XEDAPENENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan jasotzen ez diren laguntzen programari dagozkion gainerako gaiei dagokienez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuan xedatutakoa beteko da.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.- EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 8a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

I. ERANSKINA

2012. URTEKO GARAPEN LANKIDETZARAKO FUNTSAREN KARGURAKO PROGRAMEN BAREMAZIO TAULA

1.- Egokitasuna (gehienez 8 puntu):

a) Xede-biztanleriaren egokitasuna (gehienez 4 puntu):

1) Programa ezarri beharreko lurraldeko edo lurraldeetako xede-biztanleria kalteberatasun-egoeran dagoela frogatzen da, baita pobreziaren aurkako prozesu endogenoetan parte hartzen duela ere (gehienez 4 puntu).

2) Xede-biztanleria kalteberatasun-egoeran dagoen biztanleria da, baina ez da aztertzen talde egokia den programa ezarri beharreko lurraldean edo lurraldeetan, edo ez da bermatzen pobreziaren aurkako borroka-prozesu endogenoetan parte hartzen duenik (gehienez 2 puntu).

3) Ez da frogatzen xede-biztanleria talde egokiena denik programa pobreziaren aurkako borrokarako lurralde-prozesuen barruan ezartzeko (0 puntu).

b) Esku-hartze estrategiaren egokitasuna (gehienez 4 puntu):

1) Programaren esku-hartze estrategia xede-biztanleriaren lehentasuna eta garapen-aukera egokia dela erakusten da (gehienez 4 puntu).

2) Jardun-esparrua eta alternatiba zergatik hautatu diren ez da argi geratzen, xede-biztanleriarentzat egokia dirudien arren (gehienez 2 puntu).

3) Jardun-esparrua edota hautatutako alternatiba ez dira lehentasuna xede-biztanleriarentzat (0 puntu).

2.- Koherentzia (gehienez 8 puntu):

a) Helburu eta osagaien artean (gehienez 4 puntu):

1) Osagaiek laguntza funtsezkoa eta osagarria ematen dute helburu espezifikoa lortzeko (gehienez 4 puntu).

2) Zenbait osagaik ez du funtsezko laguntzarik eskaintzen helburu espezifikoa lortzeko, edo helburu hori lortzeko osagai nahikorik ez dago (gehienez 2 puntu).

3) Ez dago koherentzia estu eta zuzenekorik helburu eta osagaien artean edo funtsezko osagarriak falta dira helburu espezifikoa lortzeko (0 puntu).

b) Atalen artean (gehienez 4 puntu):

1) Programaren atal guztiak (identifikazioa, garapen-jarduerak, erakundeak indartzea eta garapenerako hezkuntza) ongi zehaztuta daude, eta elkarren osagarri direnez koherentziaz elkartzen dira (gehienez 4 puntu).

2) Zenbait atal ez dira modu koherente eta osagarrian integratzen gainerakoekin (gehienez 2 puntu).

3) Atalen artean ez dago koherentziarik (0 puntu).

3.- Helburuak eta osagaiak aztertzeko kategoriak (gehienez 6 puntu):

a) Helburu espezifikoaren kategoriak (gehienez 3 puntu):

1) Helburu espezifikoa aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak ezartzen dira (gehienez 3 puntu).

2) Helburu espezifikoa aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak, baina nekez egiazta daitezkeenak, ezartzen dira (gehienez puntu 1).

3) Ez da ezartzen helburu espezifikoa aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarririk (gehienez 0 puntu).

b) Osagaien kategoriak (gehienez 3 puntu):

1) Osagaiak aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak ezartzen dira (gehienez 3 puntu).

2) Osagai adierazgarriak aztertzeko ez da kategoria argi, zehatz eta egiaztagarririk ezartzen (0 puntu).

4.- Bideragarritasuna (gehienez 8 puntu):

a) Giza baliabideak (gehienez 2 puntu):

1) Esan daiteke -eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta- giza baliabide egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).

2) Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, giza baliabide egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0 puntu).

b) Baliabide teknikoak (gehienez 2 puntu):

1) Esan daiteke -eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta- baliabide tekniko egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).

2) Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, baliabide tekniko egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0 puntu).

c) Erakundeen baliabideak (gehienez 2 puntu).

1) Esan daiteke -eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta- erakundeen konpromiso esplizitu eta zehatzak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaien garapenean aktiboki parte hartzeko (gehienez 2 puntu).

2) Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, erakundeen konpromiso egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0 puntu).

d) Baliabide metodologikoak (gehienez 2 puntu).

1) Esan daiteke -eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta- baliabide metodologiko egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).

2) Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, baliabide metodologiko egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0 puntu).

5.- Jarraitutasuna (gehienez 6 puntu):

a) Epe luzerako prozesua (gehienez 3 puntu).

1) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek estrategia jakin bat dute programaren jardun-esparruan, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldiaz aparte (gehienez 3 puntu).

2) Tokiko erakundeek edota xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek jarduera edota lan-lerroak planteatzen dituzte programaren jardun-esparruan, behin programa amaitu ondoren (gehienez 2 puntu).

3) Tokiko erakundeek edota xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez dute estrategiarik edo jarduerarik planteatu programaren jardun-esparruan, behin programa amaitu ondoren (0 puntu).

b) Prozesuari laguntzeko konpromisoa (gehienez 3 puntu):

1) Erakunde eskatzaileak tokiko erakundeen edota xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeen estrategia sustatzeko konpromiso jakinak eta zehatzak hartu ditu, programaren jardun-esparruan (gehienez 3 puntu).

2) Erakunde eskatzaileak tokiko erakundeen edota xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeen estrategia sustatu nahi duela aitortu du, programaren jardun-esparruan (gehienez 2 puntu).

3) Erakunde eskatzaileak ez du esplizituki aitortu erakundeen edota xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeen estrategia sustatu nahi duela, programaren jardun-esparruan (0 puntu).

6.- Generoa (gehienez 9 puntu):

a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):

1) Genero-berdintasunaren osagaiak helburu jakinak eta ongi zehaztuak ditu (gehienez 2 puntu).

2) Genero-berdintasunaren osagaiak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0 puntu).

b) Azterketa-kategoriak (2 puntu, gehienez).

1) Genero-berdintasunaren osagaian markatutako helburuek azterketa-kategoria berariazkoak eta egiaztagarriak dituzte (gehienez 2 puntu).

2) Genero-berdintasunaren osagaian adierazitako helburuek ez dute aztertzeko kategoria berariazko eta egiaztagarririk (0 puntu).

c) Bideragarritasun-bermea (2 puntu, gehienez).

1) Esan daiteke -eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta- giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla genero-berdintasunaren osagaia garatzeko (gehienez 2 puntu).

2) Adierazitako irizpide horiei jarraituz, ezin esan daiteke baliabide egoki guztiak baliatu ahal izango direnik, genero-berdintasunaren osagaia garatzeko (0 puntu).

d) Osagaien arteko koherentzia eta identifikazioa (gehienez 2 puntu):

1) Identifikazioak berariazko metodologiak ezartzen ditu genero-berdintasunaren osagaiaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (gehienez 2 puntu).

2) Identifikazioak ez du metodologia espezifikorik ezartzen, genero-berdintasunaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0 puntu).

e) Epe luzerako helburuak (puntu 1, gehienez).

1) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek estrategia jakin bat dute genero-berdintasunaren osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko alditik harago (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez daukate estrategiarik genero-berdintasunaren osagaian, ez eta helburu zehatzik ere programa gauzatzeko alditik harago (0 puntu).

7.- Tokiko ahalmenak (9 puntu, gehienez).

a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):

1) Tokiko ahalmenen osagaiak helburu zehatzak eta ongi definituak ditu (2 puntu, gehienez).

2) Tokiko ahalmenen osagaiak ez du ongi definitutako helburu zehatzik (0 puntu).

b) Azterketa-kategoriak (2 puntu, gehienez):

1) Tokiko ahalmenen osagaian ezarritako helburuek azterketa-kategoria espezifikoak eta egiaztagarriak dituzte (2 puntu, gehienez).

2) Tokiko ahalmenen osagaian ezarritako helburuek ez dute azterketa-kategoria espezifiko eta egiaztagarririk (0 puntu).

c) Bideragarritasun-bermea (2 puntu, gehienez).

1) Tartean zeuden erakundeek izandako esperientzietan, lurraldearen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta, esan daiteke giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla parte-hartze osagaia garatzeko (2 puntu, gehienez).

2) Adierazitako irizpide horiei jarraituz, ezin esan daiteke baliabide egoki guztiak baliatuko direnik, tokiko ahalmenen osagaia garatzeko (0 puntu).

d) Helburu eta azterketen arteko koherentzia (2 puntu, gehienez).

1) Identifikazioak metodologia espezifikoak ezartzen ditu, tokiko ahalmenen osagaiaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (2 puntu, gehienez).

2) Identifikazioak ez du metodologia espezifikorik ezartzen, tokiko ahalmenen osagaiaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0 puntu).

e) Epe luzerako helburuak (puntu 1, gehienez).

1) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek estrategia jakin bat dute tokiko ahalmenen osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko alditik harago (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez dute estrategia jakinik tokiko ahalmenen osagaian, ez eta helburu zehatzik ere programa gauzatzeko alditik harago (0 puntu).

8.- Parte-hartzea (9 puntu, gehienez):

a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):

1) Parte-hartzeari dagokion osagaian, helburu zehatzak eta ondo definituak daude (2 puntu, gehienez).

2) Parte-hartzeari dagokion osagaian ez dago ongi definitutako helburu zehatzik (0 puntu).

b) Azterketa-kategoriak (2 puntu, gehienez):

1) Parte-hartzeari dagokion osagaian adierazitako helburuek azterketa-kategoria espezifikoak eta egiaztagarriak dituzte (2 puntu, gehienez).

2) Parte-hartzeari dagokion osagaian adierazitako helburuek ez dute azterketa-kategoria espezifiko eta egiaztagarririk (0 puntu).

c) Bideragarritasun-bermea (2 puntu, gehienez).

1) Tartean zeuden erakundeek izandako esperientzietan, lurraldearen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta, esan daiteke giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla parte-hartze osagaia garatzeko (2 puntu, gehienez).

2) Ezin esan daiteke, adierazitako irizpide horiei jarraituz, baliabide egoki guztiak baliatuko direnik parte-hartze osagaia garatzeko (0 puntu).

d) Helburu eta azterketen arteko koherentzia (2 puntu, gehienez).

1) Identifikazioak metodologia espezifikoak ezartzen ditu, parte-hartzeari dagokion osagaiaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (2 puntu, gehienez).

2) Identifikazioak ez du metodologia espezifikorik ezartzen, parte-hartzeari dagokion osagaiaren helburuak aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0 puntu).

e) Epe luzerako helburuak (puntu 1, gehienez):

1) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek estrategia jakin bat dute parte-hartzeari dagokion osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko alditik harago (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez daukate estrategia jakinik parte-hartzeari dagokion osagaian, ez eta helburu zehatzik ere programa gauzatzeko alditik harago (0 puntu).

9.- Antolamendua (5 puntu, gehienez):

a) Antolamendu-testuinguruari buruzko ezagutza (2 puntu, gehienez):

1) Programak xede-biztanleriaren antolamendu-egoera aztertzen du eta arlo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (2 puntu, gehienez).

2) Programak azaletik baino ez du aztertzen xede-biztanleriaren antolamendu-egoera (0 puntu).

b) Jardun-ildoa (2 puntu, gehienez):

1) Programak jardun espezifikoak planteatzen ditu, xede-biztanleriaren antolamendu-egoera hobetzeko (2 puntu, gehienez).

2) Programak ez du zehazten xede-biztanleriaren antolamendu-egoera hobetzeko jardun espezifikorik (0 puntu).

c) Helburu estrategikoak (puntu 1, gehienez):

1) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek antolamendu-arloko estrategia zehatza dute (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez dute antolamendu-arloko estrategiarik (0 puntu).

10.- Giza eskubideak (5 puntu, gehienez):

a) Giza eskubideen testuinguruari buruzko ezagutza (2 puntu, gehienez).

1) Programak xede-biztanleriaren giza eskubideen egoera aztertzen du eta arlo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (2 puntu, gehienez).

2) Programak azaletik baino ez du aztertzen xede-biztanlerian giza eskubideen egoera (0 puntu).

b) Jardun-ildoa (2 puntu, gehienez):

1) Programak xede-biztanleriaren giza eskubideen egoera hobetzeko jardun espezifikoak planteatzen ditu (2 puntu, gehienez).

2) Programak ez du zehazten xede-biztanlerian giza eskubideen egoera hobetzeko jardun espezifikorik (0 puntu).

c) Epe luzerako helburuak (puntu 1, gehienez):

1) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek estrategia bat dute giza eskubideen arloan (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez dute estrategiarik giza eskubideen arloan (0 puntu).

11.- Iraunkortasun ekologikoa (5 puntu, gehienez):

a) Testuinguru ekologikoari buruzko ezagutza (2 puntu, gehienez):

1) Xede-biztanleriak bizileku dituen lurraldeen ingurumen-egoera aztertzen du programak, eta arlo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (2 puntu, gehienez).

2) Xede-biztanleriak bizileku dituen lurraldeen egoera ekologikoa azaletik baino ez du aztertzen programak (0 puntu).

b) Jardun-ildoa (2 puntu, gehienez):

1) Xede-biztanleriak bizileku dituen lurraldeen egoera ekologikoa hobetzeko jardun espezifikoak planteatzen ditu programak (2 puntu, gehienez).

2) Programak ez du zehazten xede-biztanleriak bizileku dituen lurraldeen egoera ekologikoa hobetzeko jardun espezifikorik (0 puntu).

c) Epe luzerako helburuak (puntu 1, gehienez):

1) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek iraunkortasun ekologikoari buruzko estrategia bat dute (puntu 1, gehienez).

2) Tokiko erakundeek eta/edo xede-biztanleriaren antolamendu-erakundeek ez dute iraunkortasun ekologikoari buruzko estrategiarik (0 puntu).

12.- Garapenerako hezkuntza (7 puntu, gehienez):

a) Helburu zehatz eta definituak (3 puntu, gehienez):

1) Garapenerako hezkuntzaren arloak helburu zehatz eta ondo definituak ditu (3 puntu, gehienez).

2) Garapenerako hezkuntzaren arloak ez du ondo definitutako helburu zehatzik (0 puntu).

b) Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko lotura (4 puntu, gehienez).

1) Garapenerako hezkuntza arloan zehaztutako helburuek zuzeneko koherentzia dute programaren helburu espezifikoarekin (4 puntu, gehienez).

2) Garapenerako hezkuntza arloan zehaztutako helburuek ez dute zuzeneko koherentziarik programaren helburu espezifikoekin (0 puntu).

13.- Identifikazioaren erreferentziak (15 puntu, gehienez):

a) Identifikazioaren helburuak: oinarrizko lerroa (3 puntu, gehienez):

1) Identifikazio-faserako helburu argi eta zehatzak zehazten dira, eta programaren emaitzetarako oinarrizko lerroa ezartzen da (3 puntu, gehienez).

2) Identifikazio-faserako helburu orokorrak zehazten dira (puntu 1, gehienez).

3) Identifikazioaren helburuak ez daude ondo zehaztuta (0 puntu).

b) Oinarrizko lerroaren eta programaren helburuen arteko koherentzia (3 puntu, gehienez).

1) Ezarri nahi den oinarrizko lerroa zeharo koherentea da programarako ezarritako helburuak aintzat hartuta (3 puntu, gehienez).

2) Ezarri nahi den oinarrizko lerroa ez dator guztiz bat programarako ezarritako helburuekin (puntu 1, gehienez).

3) Ezarri nahi den oinarrizko lerroak ez dauka zuzeneko harremanik programarako ezarritako helburuekin (0 puntu).

c) Talde identifikatzailea (3 puntu, gehienez):

1) Talde identifikatzaileak identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko ahalmen egokiak dituela frogatu du (3 puntu, gehienez).

2) Talde identifikatzaileak ez du frogatu identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko ahalmen egokiak dituenik (puntu 1, gehienez).

3) Talde identifikatzaileak ez du frogatu identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko inolako ahalmenik duenik (0 puntu).

d) Metodologia egokia (3 puntu, gehienez):

1) Frogatuta geratu da, identifikazio-fasean jarraitu nahi den metodologia egokia dela bai ezarritako helburuetarako, bai lurraldearen testuingururako, bai eta programaren xede-biztanleriarentzat ere (3 puntu, gehienez).

2) Metodologia oro har baino ez da azaltzen, baina, hala ere egokia dela esan daiteke bai ezarritako helburuetarako, bai lurraldearen testuingururako, bai eta programaren xede-biztanleriarentzat ere (puntu 1, gehienez).

3) Ezin da bermatu identifikazio-fasean jarraitu nahi den metodologia ezarritako helburuetarako, lurraldearen testuingururako eta programaren xede-biztanleriarentzat egokia denik (0 puntu).

e) Kronograma (3 puntu, gehienez):

1) Identifikazioa egiteko, ongi zehaztutako kronograma aurkeztu da (3 puntu, gehienez).

2) Identifikazioa egiteko, oro har zehaztutako kronograma aurkeztu da (puntu 1, gehienez).

3) Ez da identifikazioaren kronogramarik aurkeztu (0 puntu).

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala